blogak

Matematiketan

JEDI 2018 jardunaldiak

Gaur goiz ederra pasatu dut. Izan ere Deustun egon naiz JEDI2018 jardunaldietan matematiketan.eus-en nondik norakoak aurkezten.  Nahiko kokilduta hurbildu naiz, ur handiak zirela edo sentitzen bainuen. Bilbon, Deustuko unibertsitatean, kontu digital eta metodologikotan oso jantzita dagoen jendearen aurrean…

Goxo hartu naute hala ere eta azkenean gustura jardun dut. Jende oso, oso interesgarria ezagutzeko aukera ere izan dut. Jon Bustillo, Alfredo Hernando, Javier Monteagudo, Estibaliz Diaz eta Carlos Uriarten ekarpenekin batera egin dut neurea.  Costa Ricako hezkuntza esperientziak, espazioen antolakuntzak ikasketa prozesuetan daukan eraginaz, genero arrakalaz, hezkuntzan berrikuntza benetan zer den hasunartuz eta matematika eta magia uztartuz aritu dira haiek eta ni nire matematiken planteamenduaz.

Goiz osoan, gainera, eta hau izan da txundituta utzi nauen kontuetako bat,  Garbiñe Larralde  visual thinking-a aplikatuz ekarpenen laburpena marrazkien bitartez jasotzen egon da. 
Mil-mila esker ekitaldi hau antolatu duen aulablog taldeari eta bereziki bertara joateko nirekin gogoratu zen Asier Astigarragari.

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07