Ikasgelan (edo etxean) erronkei edo “egoerei” aurre egiteko giroa sortzea ederra eta eraikitzailea izan daiteke. Imajinatu ezazue “Aste honetako erronka” izeneko txokoa sortzen duzuela; eta bertan, denon ekarpenak jasotzeko moduko erronkak aurkezten dituzuela. WODB erako proposamenak dira horren adibide; etxerako lanen proposamena egitean aipatutako estimazio jolasek ere hemen izango lukete lekua eta ekuazio-ezkutuak ziren jolas hauek ere txoko honetan jarri ahal izango zenituzkete.
Gaur beste honekin gatoz; garai bateko “cifras y letras” jolasean egiten zena bilatzen du; eragiketak eginda, emaitzara ea nor hurbiltzen den gehiago ikustea, alegia.Ea tarteka horrelako proposamen gehiago sartuz joaten naizen, zuek ere bildumatxo bat egin ahal izateko!