Emaiozue begiratua Facebook-en Audrey Lafleur-en orrian aurkitu dudan bideo labur honi. Ezer gutxi erabilita (lurrean jartzeko zinta edo pintura besterik ez) eta imajinazioa astinduz nolakoa etekina atera daitekeen ikusiko duzue. Bi minutu eskas besterik ez dituzu beharko:
Super-Parcours Moteur de la PaixLe nouveau "Super-Parcours Moteur de la Paix" se veut un moyen encadré, une sorte d'outil, pour chaque enfant ressentant le besoin de bouger davantage. L'élève qui a reçu l'autorisation d'un adulte pourra l'utiliser pour dépenser son surplus d'énergie. Ainsi, il pourra revenir en classe avec un corps plus détendu et un esprit prêt à s'investir.
Publicada por Audrey Lafleur en Martes, 10 de abril de 2018
Bateren batek ikusten al du ariketa honetan matematikarik? Nik bai!!! Lerro kurbatuak, itxiak, irekiak, paraleloak, distantziak neurtzeko aukerak, irudi geometrikoak tartekatzekoak, perimetroan errekorritzekoak, azaleretan etzatekoak, denborak neurtzekoak… Ze sinplea eta ze aberatsa era berean! Eta ze gustura geratuko diren umeak hau egin era gero! Imajinatu, gainera, DBHko ikasleak edo LH5-6koak jartzen ditugula horrelako egiturak sortzen gazteagoek erabili dezaten. Zer egin ondo pentsatuz gero, gainera, haien geometriako ezagutzak astintzea lortuko genuke, eta, batez ere, haien geometriako ezagutzak esanguratsuak izatea. Ez al da aukera bikaina, erraza eta merkea?