blogak

Matematiketan

Ehuneko taularekin egiteko ariketak (inprimatzeko ereduak)

Aprendiendoconjulia.com helbidean aurkitu ditut 100eko taularekin zenbakikuntza lantzeko ariketa hauek.

100eko taula tresna oso inportantea da zenbakikuntza, eragiketak, kalkulu mentala eta baita zenbaki sistema hamartarra lantzeko ere. Aspalditxo egin genuen honi buruzko artikulu zabala hemen: 100eko taula; batuketak eta jolasak

Zuzenean inprimatzeko ereduak jarriko ditut gaur hemen

Zenbakien identifikazio ariketak 

Ehuneko taulako gurutzeak

Beste bideo honetan, berriz,  LH1eko gela baten ostiral arratsaldean ehuneko taularen inguruan martxan jarritako dinamikak dauzkazue ikusgai. Bideoa facebookeko “Matemáticas divertidas y Manipulativas para Educación infantil y primaria” taldean aurkitu dut eta CEIP Ricardo Codorníu eskolako Jose Ángel Tudela Corbalán-ek egindakoa da bere ikasleekin.

Jose Ángelek bere bideoetan erakusten du nola oso barneratuta dauzkan matematika manipulatiboen garapenaren ildo nagusiak. Hortik abiatuta, oso material xumeak erabiliz baina imajinazioa astinduz  garatzen ditu  matematikako edukiak. Zoriontzekoa!

Viernes, última hora, 1º de primaria, CEIP Ricardo Codorníu, vísperas de carnaval y que mejor forma que despedir la semana jugando y pasándolo bien. Conteo, numeración, lógica, construcción… son varios de los aspectos que trabajamos con los juegos que podéis observar en el vídeo. Poco a poco iré subiendo explicaciones individuales de cada juego y de muchos más que tenemos, para ver todas las posibilidades que tiene cada uno. Todo casero y con ayuda de padres y madres de la clase. Un saludo y buen fin de semana!!!!!!

Publicado por José Ángel Tudela Corbalán en sábado, 10 de febrero de 2018

 

jatorrizkoa ikusi

2013-2023
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07