blogak

Matematiketan

Dienes-en bloke logikoekin egiteko jarduerak (II)

Dienesen blokeek ematen dituzten aukerak zerrendatuz jarraitzen dugu aurretik publikatutako artikulu hauen segidan

Dienes-en en bloke logikoak 

Dienes-en bloke logikoekin egiteko jarduerak (I)

4 PROPOSAMENA

Piezak partaideen artean banatu eta dominoa egitea de helburua kasu honetan. Dominoa eratzeko arauak ezberdinak izan daitezke. Aukera errazena da pieza batetik bestera ezaugarri bakarra aldatzea, baina jolasa apur bat zaildu egin daiteke 2 ezaugarri aldatzea erabakitzen bada, edo “gutxienez ezaugarri bat” edo “asko jota 3 ezaugarri”…

5 PROPOSAMENA

Pieza sorta bat hartu eta behatzeko denbora eman eta gero, pieza bat gordeko dugu. Behatzen aritu denak zein pieza erretiratu dugun esan beharko du, bere 4 ezaugarriak zehaztuz.

6 PROPOSAMENA

Pieza guztiak mahaian zabaldu eta ale bat kenduz gero, umeak zein pieza kendu den asmatu beharko du. Jarduera bera, berriz ere, zailtasun maila diferenteekin planteatu daiteke. Posible da piezak ukitu eta ordenatuz aritzea zein falta den agerian jartzeko; pieza sorta ukitu gabe, behatuz asmatzea izan ere jardun daiteke; bai/ez erantzuteko galderaren bat egiten uztea ere posible da…edozein modutan, bukaeran falta den piezaren ezaugarriak eman beharko dituzte.

Pieza bat baino gehiago gorde daiteke, zailtzea nahi badugu, edo pieza batzuk (txikiak edo finak, adibidez) pieza taldea murrizteko.

jatorrizkoa ikusi

2013-2023
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07