blogak

Matematiketan

Cristóbal Vilaren “Ars Cúbica”

Cristóbal Vilaren bideoek liluratuta naukate. Lehenago ere ekarri izan ditut matematiketan-era. (Inspirations eta Nature by numbers)

Gaurkoan kubo baten mozketetatik sortzen diren irudiak ditu aztergai eta hauek benetako artelanekin lotzen ditu. Bideoan zehar ageri diren artelanak eta teselazioak non dauden jakin nahi baduzue, irakurri bideoarekin lotutako artikulua etèrea studios webgunean.

 

Kuriosatate txiki bat: Bideo hau ikusi eta egun gutxira, hara non ikusi nuen El Cairo-ko teselaziokoa bezalako irudia Zarauzko taberna baten.

20160726_195658

Zuek ere horrelako zerbait identifikatzen baduzue han edo hemen ez izan zalantzarik: Egin argazkia eta bidali iezaiguzue info@matematiketan.eus e-mailera.

jatorrizkoa ikusi

2013-2023
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07