blogak

Matematiketan

Chocolate Fix eta Etxe Orratzen jolasak: sudokuen mundua

Nire inguruan behatu dudanagatik, sudoku erako jolas logikoekin pasatzen dena kuriosoa da; edo maitatu egiten dira, edo ez dira ikusi ere egin nahi izaten.

Egunkarietan ikusten ditugun sudokuetan 9x9ko karratua bete behar izaten da 1-9 tarteko zifrekin. Karratu nagusi horrek 81 txoko izaten ditu bertan zifrak jartzeko.
81 txoko horiek  3x3ko  9 azpi-karratuetan, lerroetan eta zutabeetan antolatuta egoten dira eta sudokua zuzen beteta dagoela kontsideratzeko, 1-9 tarteko zifrak ezin dira errepikatu edozein lerro hartuta, edozein zutabe hartuta edo edozein azpi-karratu hartuta.

XVIII. mendean Euler matematikaria izan zen zifrak errepikatu gabeko sistemen inguruko probabilitate lana egin zuena. Sudokuak berak asmatu zituela kontsideratzen da.
1970 urtean publikatu zen lehenengoz sudokua jolas moduan baina 2000. urte ingururarte ez zen mundu mailan zabaldu jolas hau egiteko ohitura. “Sudoku” izenak  “su” (zenbaki) eta “doku” (bakarrik) esan nahi omen du.

Ikuspegi matematikotik begiratuta, prozesu logiko interesgarria aktibatzen duen jolasa dela esan dezakegu. Sistematikoa izatea eta modu ordenatuan jokatzea eskatzen du baina hainbat momentutan dedukzio lana ere jarriko gara, hipotesi ezberdinak martxan jarri eta soluzio egokia zein den erabakitzeko. Metodo edo estrategia konkretuak garatzea ere badakar, sudokuak modu errepikatuan egiten badira.

Kontua da egunkari eta aldizkarietan ikusten ditugun ohiko egiturez haratago, sortu direla adin ezberdientara egokitutako anterako beste jarduera eta jolas batzuk ere. Hona adibide sorta bat:

INPRIMATZEKO EREDUAK

Sudokuak, zifrekin ezezik beste elementu batzuekin ere egin daitezke. Helbide honetan dauzkazue hainbat eredu inprimatzeko modukoak. Koloreak, formak eta  hizkiekin egindakoak ikusiko dituzue. 9x9ko karratuak izan beharrean dimentsio txikiagokoak dira gehienak.

Beste helbide honetan, 9x9koak dira egiturak, baina zailtasunaren arabera ordenatuta dauzkazue.

On-line jardun nahi duenak ere hemen dauka aukera.

CHOCOLATE FIX JOLASA

Jolas komertziala da honakoa.  Irudian ikusten den bezala, zifrak beharrean kolore eta forma geometriko ezberdinak dituzten 9 bonboi dira 3x3ko taulan kokatu behar direnak.  Jolasak berak ekartzen du errona-liburuxka bat. Liburuxkan erronka bakoitza burutu ahal izanteko pistak ematen dituzte eta horiekin dedukzio lana egin behar da posizioak ondorioztatzeko. Erronken zailtasuna igotzen doa liburuxkan aurrera egin ahala.

 

 

ETXE ORRATZEN JOLASA 

Tocamates.com helbidetik hartutako irudia

Jolas honetan 4x4ko kuadrikula jartzen da perimetroan 1-4 arteko zenbakiz inguratuta dagoela.  Irudian ikus dezakezuen bezala, leku planoa eta polikubo moduko piezak behar dira jolasa egiteko. Kuadrikulan solairu kopuru ezberdineko etxeka kokatuko ditugu.  Solairu bakarreko etxeak eukiko ditugu, bi solairukoak, 3 solairukoak eta 4 solairuko “etxe orratzak” ere bai. Ertzeko zenbakiek  esaten digutena da leku horietatik begiratuta zenbat eraikuntza ikusi beharko liratekeen.  

Lerro edo zutabe bakoitzean, ezin dira mota ezberdientako etxeak errepikatu (edo beste modu baten esanda, 4 etxe motak agertu behar dira).

Hemen jartzen dizuet eskura jolastu ahal izateko plantilla sorta bat.  (Eskerrak emango dizkiot, bide batez, gure ikastolako irakaslea de Miren Joneri, plantillak helarazteagatik).

Etxe Orratzen plantillak

Hemen klikatuta, on-line jolasteko aukera izango duzue.

jatorrizkoa ikusi

2013-2023
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07