blogak

Matematiketan

Begira zer egin dugun ikastolako patioan!!

Aurreko batean ikastetxeetako patioetarako zenbait proposamenen argazkiak bidali nizkizuen. Hona zer egin dugun gurean DBH3ko ikasleen laguntzari esker!!

Zirkuitu kinestesikoa marraztu dute:

Twister erako jolasak egiteko eremuak marraztu dituzte: Eta…..ta-ta-ta-txan… Ehuneko taula bikaina marraztu dute!!!Izan ere, gurean ikasturteko azken asteetan DBHn ohiko dinamika apurtzen dugu eta ikasleak proiektu eta tailer ezberdinetan aritzen dira lanean. Bada, ikusi duzue nolako fruituak ematen dituzten proiektuok. Lan bikaina egin duzue, nesak-mutilak.  Mil-milesker! LHko umeek eskertuko dute zuek halako aukera sortu izana! Ea laister nagoen jada marraztutako eremuak erabiltzen ari diren umeek irudiak!

 

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07