blogak

Matematiketan

Atzoko eguna, Urriak 1, matematiketan

Beste azalpenik gabe, atzoko eguna zenbakitan…

2.262.424 boz

%90,09 baiezko

31,7 milioi euro bortxakeriatan xahututa

894 zauritu

155. artikulua

milioika lagun baketsu

milaka polizia bortitz

ehunka bideo munduan zehar bidaiatzen

hamaika gezur hamaika medio eta ahotan

lapikokada sentimendu kontrajarri: hunkidura eta amorrua; poza eta tristura; harrotasuna eta inpotentzia

herri duin bat

 

Ikusten duzuen moduan denetarik izan genuen atzo: zenbaki naturalak, hamartarrak, ordinalak, ehunekoak, estimazioak, bolumenak, zenbaki sinbolikoak…

Batuketaren bat egiteko aukera ere ematen du gai honek, nola ez. Gogorik geratzen bazaizue!

 

 

 

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07