blogak

Matematiketan

Aginako bisita

Pasa den astean Aginako Eskola Txikiko guraso talde batekin egin nuen larunbat goiza. Nola ez,  matematiken gaiaren inguruan aritu ginen eta matematika manipulatiboek eskaintzen dituzten aukerak aztertu genituen, batez ere etxera begira.

Gero eta gehiago dira gai honen inguruan interesa erakusten duten gurasoak eta hori oso seinale ona da. Azken finean, azken boladan asko entzun dugun abesti batek dioen bezala :

“zuk bultza gogor hortikan¬†

ta bultza nik hemendikan

ikusiko dek, nola laster eroriko dan”

Eskerrak eman nahi nizkieke Amaia eta bere senarrari harrera goxoa eta kafe are goxoagoa eskaintzeagatik. 

Hurrengo arte!

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07