Artikulu sorta luzeari ekin behar diot gaurkoan. Zazpikotea etorriko da oraingoan!
Artikulu-sorta bukatzean, gaia lantzeko ildo teoriko, metodologiko eta tenporala izan dezagun da nire helburua. Ea lortzen dudan!
Izan ere, lehen hezkuntzako azken ikasturteetan hasita, ikasleek lan handia izaten dute zatikien kontuekin. Kontuz landu beharreko gaia da; presarik gabe eta etengabe ulergarritasuna zainduz.
Gai honetan bereziki, aurreko pausuak ondo ulertuta izateak ekarriko du hurrengoak ulertu ahal izateko heldulekua. Izan ere atal honekin hasten baita bizitzarako hain erabilgarriak diren hainbat edukietara iristeko bidegurutzea.
Lehentasun osoa emango diogu, beraz, ulermena ziurtatzeari, eta horretarako lehenengo materialak erabiliz jardungo dugu, eta ostean egindakoa idatzizko prozedurarekin lotuz. Ezinbestekoa izango da askorendako, bidegurutzea gurutze-bide bilakatu ez dadin.
Pausuen mekanizazioa eta bide laburrenak aukeratzeko teknikak garatzea beranduago ere landu ahal izango baitira.
Prozesu luze honetan, urrats edo geltoki hauek identifikatu ditugu, eta geltokiok banan-banan aztertuz jokatuko dugu hurrengo artikuluetan. Orain ulertzen duzue tituluko “0 geltokia” espresioa, ezta?
Ikusiko dugu, gainera, atal bakoitzari ikasturte diferenteak egokituko dizkiogula. Izan ere, arestian aipatu dugun bezala, oso luzea da aspektu honek egin behar izaten duen ibilbidea.
Jar gaitezen, beraz, martxan. Hurrengo geltokira noiz iritsiko adi egon zaitezte!