blogak

Maitaeskuz

Aisia  Artea  Moda 

Nire jostotzara berria

Askotxo josten dudanez, nire aurreko jostotzara zaharra eta txikia gelditu zait, eta berria nik neuk tuneatzea erabaki dut. Horretarako Amazonen hauxe erosi nuen (bai, bai, badakit, hemengo merkataritza sustatu behar da, baina horretarako lehendabizi neure ekonomia sustatu beharko dut)…

IMG_20180214_173724.jpg
Egurrezko jostotzara, barnizik edo margorik gabea.

Antzeko bat Saran Brikolajean (Groseko denda, Eskulanak Donostian postean aipatu nizuen) topatu nuen, baina prezio bikoitzean.

Hauxe da pausoz pauso kutxari egin diodana:

  • Guztia ondo lixatu, barrutik eta kanpotik: aurrekoan esan nizuen lixatzea aspergarria egiten zaidala, baina egurrarekin lanean ari garenean emaitza aldetik asko nabaritzen da ondo lixatuz gero. Lan honek denbora dexente hartu zidan kutzak zirrikitu asko dituelako, baina, pazientzia pixkat…
  • Aukeratutako margoa uretan disolbatu, urtsuagoa geratu dadin. Horrela, egurraren zainak ikusiko dira, egurra margotu baino, tintatu egingo dugu.

 

Ondoren, egurra margotzen hasi, argazkian ikus daiteke nik esponja bat erabili dudala baina zapi bat edo brotxa bat ere erabili daiteke. Nire ustetan, esponja erosoena da horrelako lanetarako, baina forgak egin eta nahi duzuena aukeratu ahal duzue.

  • Erabiliko ditugun irudiak moztu eta nahi ditugun kokapenean jarri: marrazki edo irudiak kolatu aurretik, egin froga efektu ezberdinak ikusteko. Gogoratu, kolatu eta gero nekez aldatu ahal izango ditugula.

IMG_20180214_190942.jpg

  • Irudiak kolatu eta lehortzen utzi. Nik egin dudan bezela, pisu ezberdinetan irudiak kolatu badituzue, kuter batekin kontu handiz moztu, jostotzara ireki ahal izateko. Berriz ere xuabe xuabe lixatu!

IMG_20180216_095037.jpg

  • Barruko konpartimentuak margotu edo paperez forratu: nik goiko biak paperez forratu ditut, eta erdikoak eta beheko handia margotu ditut, jostotzarak duen egituragatik, margotu ditudanak forratzea oso zaila iruditzen zitzaidan eta. 
     -paperak neurrira moztu, kola geruza fina eman eta kutxatxoa forratu-

     

    -gainontzeko konpartimentuak margotu, eta bandak lixa metalikoarekin pasa-
  • Detailetxo batzuk beste kolore batekin margotu. Nire kasuan, euskarriak izan dira, baina norberaren irudimena askea da. Berriz ere zati hori lixatu, helburua zahar itxura ematea da.IMG_20180219_192923.jpg
  • Jostotzara osoari argizari iluna eman, lehortzen utzi eta zapi batekin igurtzi, disdira pixka bat emateko. Horrela pieza babestua geratuko da eta akabera polita emango diogu.

 

  • Zure tresna guztiekin bete eta has zintezke erabiltzen!

IMG_20180220_175952.jpgIMG_20180220_180008.jpg

Azkenik, hona hemen erabili ditudan materialak:

IMG_20180222_221053.jpg
Paperezko eta metalezko lixak, esponja zati bat, forratzeko papera, pintzelak, uretan disolbatzen diren margoak, kola zuria eta argizari iluna.

Eta nire jostotzararen lehena eta oraina:

 

Oso pozik nago, ziur hurrengo posta joskitzaren ingurukoa izango dela. Laster arte!

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07