blogak

Maitaeskuz

Aisia  Artea  Moda 

Miniposta: plantxatzeko taula berritzen

Nik ez dut asko plantxatzen, baina etxetik beti dago plantxatu gabe gaizki gelditzen den zerbait, baserritar jantziak edo alkandoraren bat adibidez. Horietarako, Ikean erosi nuen plantxatzeko taula merke eta eroso bat dut, batere lekurik okupatzen ez duena.

Eta noski, gauza merke gehienak bezala, bi urtetan erabili eta gero taularen funda nahiko kaxkar zegoen eta aldatu beharra zegoen. Lidelen eskaintza on bat atera zen eta ez nuen bi aldiz pentsatu, 4´99 €gatik funda berria eskuratu nuen (oraindik Lidl online dendan eskuragarri duzue). Hori bai, funda nire taula baino handiagoa zenez, moldatu behar izan nuen. Eta hori da hilabete honetako postean erakutsiko dizuedana, plantxatzeko taularen fundaren tamaina nola moldatu. Pentsatu daitekena baino errazagoa da!

img_20190107_195832_hdr

Hementxe ikusten duzue nire taula eta funda berria. Lehenengo gauza egin dudana ertz guztian duen biesa eta sokatxoa askatzea izan da. Errexa izan da, josturak puntada handiak zituelako, eta haritik tira eginda berehala desegin delako..

Hurrengo pausoa ohiala behar den bezelako neurrian moztea izan da: lehendabizi zuzen moztu dut, eta gero soberan zegoen zatia erabili izan dut plantila bezela, izkinak borobiltzeko. 

Eta ondoren, berriz ere inguruko bies guztia albaindu eta lehen zegoen bezela josi dut, sokatxorako leku aski uzten.

Azkenik, plastikozko jostorratz potolo baten laguntzaz funda estutzeko balioko digun sokatxoa berriz ere biesaren barruan sartu dut.

img_20190107_210540_hdr

Eta holaxe gelditu da funda berria tamainan egokitua. Honek bai, urteak iraungo dizkit, ziur!!! Dagoeneko erabili dut eta oso pozik geratu naiz. Funda aurrekoa baino potoloagoa da eta oso ondo egokitzen da taulan beraz plantxatu behar dudanean lana errezten dit.

img_20190107_210433_hdr

Beno, datorren hilabeteko posta ez da minia izango, luzeagoa baizik, eta udaberrirako prestatu ditudan poltsa batzuk egiten ikasiko dugu. Ordura arte, ondo izan eta eskulan asko egin!!!

img_20190215_182503_hdrimg_20190215_182405img_20190215_182440_hdr

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07