blogak

Maitaeskuz

Aisia  Artea  Moda 

Entzungailuarentzako zorrotxoa.

Beno, entzungailuarentzako edo sartu nahi duzuen beste edozer gauzetarako. Udara iritsi da, ondartzarako poltsa prestatzen dugu eta horra non gauzak pilatzen zaizkigun; bainujantzia, diruzorroa, krema, betaurrekoak, hamaiketakoa, ura, giltzak, paperezko mukizapiak, liburua… eta dena nahastua eramaten dugu, hain modan dauden poltsa erraldoi horietan. Ba beno, nik txukuntasun puntu dibertigarri bat emango dizuen eskulana proposatzen dizuet gaurkoan. Erraza, azkar egiteko modukoa eta erabilgarria, ezta?

Aipatu beharra daukat ez dela nire jatorrizko ideia, originala hementxe aurkituko duzue. DOG UNDER MY DESK bloga aurkitu berri dut, baina uste dut interesgarria izango dela oso, beraz jarraituko dut bertako ideiak hona ekartzen. Jostea maite duzuenentzat (eta ingelesa pixka bat kontrolatzen duzuenentzat) tutorial errazak eta poltsen eta bestelakoen patroiak topatuko dituzue. Tutorialak doainekoak dira, eta patroiak berriz salgai daude, baina ez dira batere garestiak.

IMG_20180507_172004.jpg Zorrotxoa egiteko hau besterik ez duzue behar; kremailera bat, ohial zati txiki pare bat eta guata pixka bat. Guatarik gabe ere egin ahal da, aukeratzen duzuen ohiala sendoa bada (bakeroa adibidez) baina bestela zorroa ondo gorpuzteko erabiltzea gomendatzen dizuet. Nik borobilak mozteko kazolatxo hori erabili dut.

Ondorengo zatiak moztu behar dituzue:IMG_20180507_173626_HDR.jpg

  • borobil osoak: 1 guata, 1 ohial laranja, 1 forroaren ohiala.
  • borobil erdiak: 2 guata, 2 ohial laranja, 2 forroaren ohiala.
  • lauki zuzen bat euskarriarentzako.

Nik urarekin borratzen den errotulkia erabili dut, josten dudan bitartean ondo ikusi baina gero arrastorik ez uzteko.

Lehendabizi kremailera ipIMG_20180508_143917.jpgini behar da. Horrelako zerbait geratu beharko da. Forroa kremailerarekin batera josi ahal duzue, edo ondoren eskuz josi.  Horrelako lan txiki batean bi modutara ondo geldituko da. Ondo plantxatu. Euskarria  ifrentzuraren aldetik josi ere, buelta eman eta plantxatu.

IMG_20180508_144011.jpg

Ondoren bi zatiak orratzekin ondo elkartu behar dira. Kontuz ordenarekin, gero buelta ematerakoan ondo gelditu dadin. Ordena hau izan beharko du: forro borobila, guata borobila, ohial borobila, kremaileradun zatia. Ohiala borobila eta kremaileradun zatia erdian eta elkarri begira jarri, ez ahaztu! Eta bi horien artean euskarriarentzako zatitxoa, erditik tolestua eta barrura begira. Jatorrizkontutorialean osonondo ikusten da pauso hau.

Begiratu kremailera ez zaizuela moztuko dugun alde batean geratzen IMG_20180508_144121.jpg(hots, josiko dugun zatiaren barrruan geratzen dela) eta borobil osoa josi. Azkenik, kontu handiz inguru guztia moztu eta buelta eman. Berriz ere ondo plantxatu.

Azkenik, nik inguru guztiari makinaz pespunte bat pasa diot, uste dut txukunagoa gelditzen dela horrela. Eta gordeta nuen mosketoi txiki bat jarri diot. Giltzatakoentzako zirrindola horietako bat jarri nahi badiozue, azkenean gehitu ahal IMG_20180508_141815_BURST1.jpgdiozue, baina nik jarritako mosketoiak euskarria josi baino lehenago gehitu behar izan diot.

Modelu originala begiratzen baduzue, nik egindakoarekin zerikusirik ez duela konturatuko zarete, hau da, bakoitzak bere toke pertsonala eman ahal dio. Nik kremailera gorria eta txinoetan erositako bi begitxo horiek gehitu dizkiot. Bekainak ere margotu dizkiodala pentsatzen ari naiz!

Hementxe, sarean topatu ditudan beste eredu batzuk uzten dizkizuet.

 

Eta honaino nire gaurko posta, hurrengoan josten jarraituko dugula uste dut, udara gerturatzen da eta nik armairuko hainbat arropa birziklatu, birmoldatu, konpondu, modernizatu, koloreztatu edota moztu nahi ditut.

Ondo izan!!!

IMG_20180508_141750_HDR

 

 

 

 

 

 

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07