blogak

Luberri

Xournal++ bideo-tutorialak, bideo-konferentziak eta PDFak editatzeko aplikazioa

Xournal++  C++ eta GTK3 bidez idatzitako irudiak editatzeko aplikazio libre eta multiplataforma (GNU/Linux, Windows, Mac). Xournal zaharra baino dezente hobeto funtzionatzen du.
Irekitzen dugunean antzinako koaderno baten itxura duen interfaze bat ikusiko dugu. Baina horrek ez gaitu tronpatu behar. Xournal++ ikasleentzat baino irakasleentzako tresna da.

Zein dira, nire ustez, bere funtzionalitate nagusiak:
  • Bideo-tutorialak eta bideo-eskolak ematea.
  • PDF dokumentuen gaineko edizioa, batez ere argazki motako PDFen kasuan (EAEko Hezkuntzak hainbeste maite dituenak).
Erabilera desberdinak direnez, bakoitzak bere aldetik komentatuko dut.
Lehenengo kasuan Xounal++ erabili daiteke arbela zuri moduan haren gainean idazteko arkatzez edo forma geometrikoen bidez. Erabilera hau, nire ustean, bereziki interesgarria da matematika, fisika, kimika teknologia arloetan non aritmetika, formulak, grafikoen zirriborroak... asko erabiltzen diren.





Orri zuria gehien bat bideo-tutorialak edo ikasleekin bideo-konferentziak egiteko erabiliko dugu. Bideo-tutorialak egiteko aplikazioak eta bideo-konferentzia gehienek ez dute arbelik baina pantaila erakusteko edo partekatzeko aukera ematen dute. Offline aplikazioa denez online arbelek baino azkarrago eta arazo gutxiago emango digu.

Horretarako aplikazioak hainbat atzeko plano ditu: zuri hutsa, lerroduna, karratuduna, sareta, pentagrama...



eta hainbat tresna: arkatza, ezabagailua, nabarmentzailea, irudiak eta testua txertatzeko tresnak, Latex notazioa (Latex instalatzea eskatzen du), formak...



Horrelakoetan ondo etortzen da tableta grafikoa arkatza saguaren bidez baino hobeto mugitzen baitu (animazioa sagua erabiliz egin du, bistan da).


Bigarren funtzionalitate da orri zuria editatu beharrean irudi bat edo PDF baten gainean editatzea.


Irudi baten gainean editatzeko orri zurian irudia txertatuko dugu eta PDF baten gainean editatzeko egingo dugu: File > Annotate PDF eta PDF fitxategia kargatuko dugu, haren gainean nabarmentzeak, oharrak eta abar egin eta gero oharrak dituen PDFa esportatuko dugu. Hau bereziki praktikoa da argazki moduko PDFetan.

Txertatutako irudi baten gaineko edizioa

Irudi motako PDF baten gaineko edizioa
Azaleko deskripzio honek interesa ireki badizu kontuan izan GNU/Linux, Windows eta Mac bertsioak daudela eta aplikazioaren Github-orrian azaltzen da nola instalatu edo deskargatu.

2020ko apirilaren 20tik euskaraz dago Librezale elkarteari esker.


Beste aplikazio interesgarriak GNU/Linuxerako

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07