blogak

Luberri

Promethean arbelako kontrolatzaileak Ubuntu 18.04rako


Ekaina aldean Promethean enpresak arbelen Ubuntu 18.04rako  kontrolatzaileak, ActivDriver, eskuragarri jarri ditu. Bere web orrian bi modu deskribatzen ditu instalatzeko: terminalaren bidez eta Synaptic-en bidez. Nik terminalaren (Ctrl+Alt+T) bidezkoa  euskaratu dut:

Administratzaile bezala:
Editatu sources.list fitxategia:
sudo nano /etc/apt/sources.list
Bukaeran gehitu bere PPAren lerroa:
deb http://activsoftware.co.uk/linux/repos/driver/ubuntu bionic oss non-oss
Deskargatu autentifikazio gakoa:
cd Deskargak && wget http://activsoftware.co.uk/linux/repos/driver/PrometheanLtd.asc
Gehitu autentifikazio gakoa:
sudo apt-key add PrometheanLtd.asc
Eguneratu errepositorioak:
sudo apt update
Instalatu ActivDriver paketea:
sudo apt install activtools
Eskatzen badizu menpekotasunak instalatzeko erantzun baietz (B).

Berrabiarazi ordenagailua eta -azpiko oharrak kontuan hartuta- arbela aktiboa egongo da eta sistemaren erretiluan ActivDriveren ikonoa agertuko da
eta bertan ikusi ahal izango dugu kontrolatzailearen bertsioa, detektatutako arbela eta egin ahal izango duzu 9 puntuko kalibrazioa.

Oharrak:
  • Zerbitzu teknikoaren arabera Prometheanek Linuxerako prestatu du kontrolatzailea Ubuntu 18.04rako eta, zehazki, bere lehenetsitako mahaigaina den Gnome Shell-erako. Horrek esan nahi du Ubunturen beste "koloreetan" agian ez du ongi funtzionatuko. Hain zuzen ere Luberrik erabiltzen duen Gnome Flashback-en azpi-menuek ez dute funtzionatzen. Beraz, nire gomendioa da arbeletan Ubuntu arruntaren mahaigaina erabiltzea. Horretarako, Luberrin, erabiltzailea sartzeko unean, gurpil horzdunean klik egin eta Gnome-Flasbak Metacityren ordez Ubuntu hautatu.
 
    • Arbelean marrazteko eta lanabes osagarriak erabiltzeko Prometheanen Activ Inspire instalatzen ahal duzu edo arbela guztietan funtzionatzen duen software libreko Openboard (Luberrin instalatuta dago, bestela hemen dituzu instalatzeko jarraibideak). Azpiko animazioan ikusi nola finkatu atrakalekua edo dock-ean.

    • LibreOfficeko azpi-menuek ez dute funtzionatzen ez eta Ubunturen mahaigain arruntean (zerbitzu teknikoaren esanetan LibreOfficeren bug bat). 




    jatorrizkoa ikusi

    2013-2024
    Blogetan! Blog izarren bila

    AZKUE FUNDAZIOA
    Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
    Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07