blogak

Luberri

Nola lortu esteka bat web baten testu zehatz batera Firefoxen

 

 Web orri baten esteka lortzea erraza da, aski da URLa kopiatzea, baina web orria luzea bada eta web orri horren puntu zehatz baten esteka lortzeko Firefox-ek gehigarri interesgarria du: 

Link to text fragment

Behin instalatuta web orriaren informazioa atzitzeko baimena eskatuko digu, eman eta erabiltzeko prest egongo da nabigatzailea berrabiarazi gabe:

Erabilera:

Estekatu nahi duzun web orriaren zatira joan, testu zati adierazgarri bat hautatu, eskuinarekin klik egin eta irekitzen den menuan Copy Link to Selected Text atalean klikatu,

horrek hautatutako testu zatira bideratzen duen esteka arbelera eta gero behar dugun tokian itsatsi eta kito.

Adibide bezala esteka honek irakurtzen ari zaren mezura doa, baina zuzenean Erabilera atalera.


Firefox-erako beste gehigarri interesgarriak.


jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07