Foliate Linux sistemarako liburu elektronikoen irakurtzeko aplikazioa da. Aurreko mezu batean deskribatu nituen bere ezaugarri nagusiak, erabilera, ezarpenetako oinarrizko aukerak eta instalazioa.
Gaur bere posibilitateetan sakonduko dut ikusteko zailtasunak dituzten ikasleei begira (eta ikusmen nekatua dugun irakasleei begira).
Ikusteko zailtasunak dituzten pertsonek bere saioan Foliaten konfigurazioaren aukerak ezagutzea komeni da. Nik aukera batzuk komentatuko ditut baina ez norberak ebaluatu behar du zein komeni zaion. Menuan ditugu aukera guztiak:
San serif eta serif |
Kaptura honetan ikusten da letra mota eta tamainaz gain pantailaren distira, lerroartea, marjinak eta zabalerak ere kontrola daitezke. |
Argia eta Negatiboa dira, berez kontraste handiena dutenak. Nire ustez atzeko plano iluna dutenek bista gutxiago nekatzen dute. |
Bi TTS aplikazioak probatu ditut eta eSpeak NG da hoberen funtzionatzen duena euskara eta gazteleraren kasuan, nahiz eta ahotsa oso metalikoa izan. Ubuntu eta deribatuetan instalatzeko terminalean agindu hau itsatsi:
sudo apt install espeak-ng
Ingelesezko testuak, ordea, hobeto irakurtzen ditu, nire ustez, Festival aplikazioa. Ubuntu eta deribatuetan instalatzeko:
sudo apt install festival
Behin aplikazioa(k) instalatuta eta Foliateko hobespenetan hautatuta, erabiltzeko bi era daude: saguarekin pasarte bat hautatu, eskuin klik egin eta kaskoen ikonoan klikatua pasartea irakurriko du edo letra bat edo batzuk hautatu eta Irakurri ozen hemendik klikatu eta irakurriko du harik eta guk, beheko panelean, kaskoen ikonoan klikatu arte.
Irakurgailua aktibatzeko bi moduak |