Ikastetxe batean eskatu didate erakustea nola jartzen den Luberri sistema ukraineraz eta hemen azalduko dut nola egin dugun.
![]() |
Luberriren testu editorean karaktere zirilikoz idazten |
Ezarpenen aldaketak ikaslearen mini-eramangarrian egin dugu. Horretarako:
Ikaslearentzat erabiltzaile lokal bat sortu dugu: administratzaileak Sistemaren ezarpenak > Erabiltzaileak eta taldeak > Gehitu erabiltzaile estandarra eta ikaslearen izena jarri.
Ondoren, erabiltzailea hautatu eta pasahitz bat jarri. Hobe pasahitza numerikoa zeren eta teklatua aldatzean alfabetoa aldatuko da baina latinoa eta zirilikoan zenbakiak berdinak dira.
Sistemaren ezarpenak > Hobespenak Hizkuntzak > Instalatu > Gehitu > Ukrainian, Ukraine
Ukrainan, Errusian eta Bielorrusian bezala, teklatu zirilikoa erabiltzen dute. Hori konfiguratzeko :
Sistemaren ezarpenak > Hardwarea > Teklatua > Diseinuak > + gehitzeko beste diseinu bat > Ukranian (typewriter).
Teklatu zirilikorako gometxak edo pegatinak eros daitezke
edo behin behinekoak egin gometxetan karaktereak tinta iraunkorreko errotulagailuaz margotuta.