Nola instalatu eta erabili Ibus-typing-booster idaztean hitzak automatikoki osatzeko Linux sistemetan
Idaztean hitzak automatikoki osatzeko sistemak praktiko izan daitezke asko idazten duen jendearentzat edota tekleatzeko arazoak dituzten pertsonentzat. Bi kasutan sistema iragarle-iradokitzailea gutxiago tekleatzea lortzen du.
Zenbait aplikazio, hala nola LIbreOfficek, integratuta eta berez aktiboa du, baina 8 letra baino luzeagoak diren hitzetan soilik iradokitzen du. Hori konfigurazioaren bidez (Tresnak > Autozuzenketa > Autozuzenketaren aukerak) alda daiteke: zenbat eta letra kopuru txikiagoa jarri orduan eta gehiago iradokiko du.
Edozein modutan hitzen osaketa edozein aplikaziotan erabili nahi Badugu Ibus-typing-booster sistemaren plugina edo gehigarria erabili dezakegu.
Nola instalatu
Debian oinarriko sistemetan, hala nola Ubuntu, Linux Mint edo Luberri, ireki termiala (Ctrl+T) eta agindu hau itsatsi:
sudo apt install ibus-typing-booster
Aplikazioak bere hitzen basea sortzen du erabilitakoekin baina hiztegienak ere erabiltzen ditu. Luberrik esate baterako euskarazkoa (hunspell-eu-es) eta ingelesekoa (hunspell-en-us) instalatuta ditu, gaztelerakoa interesatzen bazaizu itsatsi: sudo apt install hunspell-es-es.
Nola aktibatu
Ibus-typing-booster aktibatzeko:
- Sistemaren ezarpenetan Ibus sarrera metodoa hautatu behar da: horretarako Ssimaren ezarpenak > Sarrera metodoa eta, bertan, goiko aldeko Sarrera metodoaren framework-a: Ibus hautatu.
Aktibazio abisua agertuko da eta onartuko dugu:Honako abisu hau agertuko da. Nik ez dut egin eta arazorik ez dut izan baina beste distribuzioren batean badirudi erabiltzailearen karpetako .bashrc fitxategia editatu, export hitza duten hiru lerroak erantsi eta gorde.
- Ibus hobespenak zehaztu behar dira. Horretarako: klika Aplikazioak > Hobespenak > Ibus hobespenak eta bertan batetik: Sarrera metodoa fitxan Ibus-typing-booster sarrera metodoa horrela gehitu:
Orokorra fitxan egiaztatu urdinez markatutako bi aukerak
- Sistemaren panelean, gehitu behar dugu teklatuaren trepeta edo appleta Espainiera teklatutik (betetze automatikoa desaktibatuta) Typing booster teklatura pasatzeko (betetze automatikoa aktibatuta). Horretarako sistemaren panelean, ikonorik ez dagoen zona batean, eskuin klik egin eta aukeratu appletak. Bilatu teklatua appleta eta gehitu.
Horren ondorioz, sistemaren panelaren eskuin aldean ES ikur urdina agertuko da, teklatu espainiarra aktibatuta dagoela irudikatuz. Bertan klikatu eta Beste bat -Typing Booster aukeratu.
Eta ikur hau ageriko zaigu: - Boosterren panelaren eskuin aldean agertzen den engranajea klikatuko dugu aplikazioaren funtzionamenduaren hobespenak fintzeko. Hau pertsonala da baina nik adieraziko ditut markatu ditudan hobespenak: A.- Idazten ditugun hitzak base batean sartzen ditu eta hortik aurrera eskainiko dizkigu. Hortaz gain hizkuntzen hiztegiak edo hitz bildumak erabiltzen ahal ditu. Bertan EU, ES eta EN hiztegiak zehazten ahal dira orden horretan.

B.-
Options izeneko fitxan komeni da
Use inline completion markatzea, hartara hitzak aukeratzeko goitik beherako zerrendaz gain tabuladorearekin onartzeko aukera izango dugu.
Gogoan izan panelean beti izango dugula Booster aktibatzeko edo desaktibatzeko aukera. Hemendik aurrera erabili eta erabilera findu eta hobespenak doitu. Kontuan izan emotikonoak aktibatu daitezkeela eta orduan ingelesezko hitzak erabiliz proposatuko digula.