blogak

Luberri

Nola birbideratu irakasle.eus kontuko mezuak

EAEko hezkuntzako irakasleen kontu ofizialak, irakasle.eus kontuak alegia, Microsoft Office365eko kontuak dira eta badirudi ez dutela onartzen IMAP/SMTP posta protokolo estandar onartzen eta, ondorioz, ezin dira Thunderbird edo antzeko posta bezeroren bidez kudeatzea.



Kontu horren mezuak posta bezero baten bidez jasotzeko konponbide bat da mezu horiek Thunderbird bidez kudeatzen dugun gure beste kontu batera birbideratzea era automatikoan. Ikus dezagun nola egin daitekeen.

1- Sartu Outlook onlinera office.com bidez, zehaztu zure kontua eta menu nagusian aukeratu Outlook.
2- Outlook-en zaudela ezarpenetan sartu. Horretarako menuaren eskuin aldeko engranajea sakatu eta zabalduko den panelaren beheko aldean Ikusi Outlook ezarpen guztiak elementuan klik egin:


3- Ezarpenen leihoan menuko Posta hautatu eta haren menuan Arauak klikatu eta bertan arau berri bat gehituko dugu.



Arau horretan: asmatu izen bat arauarentzat, aplikatu mezu guztiei, Birbideratu hona ekintza hautatu eta zehazteko zein kontura birbideratu nahi duzun hasi idazten eta aukeratu proposamenen artean.


Hortik aurrera irakasle.eus kontuko mezuak zehaztutako kontura jasoko dituzu.

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07