blogak

Luberri

Moodle: nola erabili "Gaiak fitxetan" gaien formatua

"Gaiak fitxetan" formatua Onetopic plugin bidez instalatzen da Moodlen. EAEko ikastetxe publikoen Moodletan instalatuta dago eta bertan ikusiko dugu hainbat aholku errendimendua ateratzeko.

Izan ere Moodle ikastaro bat gai asko eta eduki handikoak baditu ikaaaaragarri luzatzen da. Gaien edukiak bildu eta antolatzeko bi era bururatzen zaizkit:
A- Gaiak formatua erabiltzen badugu diseinuan Atal bat orriko zehaztu dezakegu eta gaien edukiak biltzen dira edo...

Gaiak formatuan Atal bat orriko diseinua
B- Gaiak fitxetan formatua erabili dezakegu, plugina instalatuta badago (1)

Gaiak fitxetan ezarpenak eta itxura   





Formatu honek jartzen du gai bakoitza fitxa edo erlaitz batean. Formatu hau jarri daiteke gaia sortu aurretik, ikastaroa sortzean, edo gaiak sortu ondoren formatua aldatuta.


Azpi-fitxak sortu eta fitxen formatua

Fitxetan azpi-fitxak sor daitezke. Ez du goitik beherako menua sortzen bi mailako menua baizik: goian lehenengo mailako gaiak eta behean lehengo mailako gai baten azpi-gaiak.

Informazioa 1. mailako gaia eta haren menpeko gaia.



Gaiaren maila eta haren testuaren eta atzeko planoaren kolorea  gaiaren ediziotik kontrolatu daiteke:


Horrela markatuko mantenduko dugu gaia normala bezala (lehen mailakoa) edo azpi-gaia, 2. mailako gaia edo aurreko gai nagusiaren menpeko modukoa. Bertan zehatz ditzakegu ere letra eta atzeko planoaren kolorea -Gcolor2 moduko aplikazio baten bitartez-.

Hemendik ondorioztatzen da azpi-gaiak gai nagusiaren eskuinean edo segidan sortu behar direla eta, ondoren, edizioaren bidez 2. maila ezarri.

Meneko gaien ordena aldatu

Gaien ordena aldatzea bi eratara egin daiteke: ikastaroa gaiak formatura bueltatu, ordena aldatu eta ostera gaiak fitxetan jarri edo, errazena, gaiaren edizio leihoan Fitxen ediziorako tresnak > Oraingo gaia mugitu eta klikatu zein azpigai desplazatu nahi dugun behera edo zein gai nagusiaren menean jarri nahi dugun.



Baliabide eta jarduerak gai batetik bestera eramateko onena Gaiak formatutik egitea.

(1) Moodle administraria bazara -orokorra, ez gunekoa- Onetopic plugina deskargatu eta instala dezakezu.


jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07