blogak

Luberri

Moodle: "etxekoak" taldea

Ikasturte honetan eritasunak eta konfinamenduak direla eta, ohikoa bihurtzen ari da hainbat ikasle etxean edukitzea. Horiekin Moodleen komunikazioa errazteko modu bat izan daiteke talde propio bat sortzea.


 Ikastaro bateko etxeratuekin taldea sortuta aukera izango dugu taldeari:

  • mezuak  bidaltzeko
  • baliabide edo jarduera espezifikoak eskaini eta eskatzeko.

Taldea ikasle bat edo batzuk osa dezakete.

Nola sortu taldea:

Irakasle moduan saioa hasita, ezkerreko menu tolesgarrian:

Partaideak > Engranajea > Taldeak > Sortu taldea eta, ondoren, banan bana, gehitu ikaslea(k) taldeari. 

Nola talde honek altak eta bajak maiz izango dituen, Partaideak taulako Taldeak
zutabean egin dezakegu azkarrago egunez eguneko kudeaketa.

 

 

 

 

 

 

 

Zertarako erabili dezakegu taldea?

  • Mezu orokorrak bidaltzeko etxekoei. Mezu horiek foroaren bidez bidaliko
    Ahots eta bideo mezuak

    ditugu "etxekoak" taldea aukeratuta (horretarako foroaren ezarpenetan, moduluaren ezarpen komunetan, ezarrita eduki behar duzu "taldeek elkar ezin ikusi" parametroa). Taldea aukeratuta mezua etxekoei soilik iritsiko zaie. Kontuan izanik mezua idazteko HTLM editorea erabiliko dugula (Atto editorea bada hainbat hobe), mezua testuz osatzen ahal dugu baina beste aukera oso interesgarria da audio edo bideo mezuak bidaltzea. Mezu hauek bi minutuko muga dute. Bi minutu nahikoa ez bada audio edo bideo bat baino gehiago jar dezakegu edo aparte grabatu eta fitxategi bezala erantsi.






  • Baliabide edo jarduera espezifikoak jarri etxekoei, gainekoek Moodleko ikastaroan ikusi gabe. Baliabide edo jardueraren ezarpenetan Mugatu eskuragarritasuna irudian ikusten den bezala:

 Etxekoak taldekoek soilik ikusiko dute. Irakasleak horrela ikusiko du:


jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07