Lumi H5P jarduera interaktiboak sortu, editatu eta partekatzeko aukera ematen duen aplikazioa da. Software librea da eta euskaraz dabil.
Zer zentzua du H5P eduki edo ariketak sortzeko aplikazio bat instalatzeak?
Lumik Github-en duen deskarga lekura joan eta komeni zaizun bertsioa (Linux, Windows, Mac..) deskargatu eta instalatu. Ubuntu, Debian, Linux Minten..., une honetan, lumi_0.10.0_amd64.deb bertsioa.
Aplikazio hau nahiko berria da, hala eta guztiz ere euskaraz dago.
Eduki eta ariketa interaktiboak H5P bidez sortzeko klika editorean.
Ondoren aukeratu H5P-k eskaintzen dituen jardueren artean interesatzen zaizuna. Ezagutzen ez badituzu ikusten ahal dituzu adibideak h5p.org webgunean. Orain arte jarduera hori erabili ez baduzu deskargatu beharko duzu Lortu botoia sakatuta. Behin jarduera editatu duzunean menuan: Fitxategia > Gorde .h5p formatuan gordetzen du. Erne!, gordetzeko leihoa bigarren planoan agertzen da eta, beraz, bilatu behar da. Behin gordeta Moodlera kargatu daiteke.
Moodle ez baduzu, jarduera htlm formatura esportatu daiteke eta gero ikasleei bidali. Ikasleek nabigatzailean ikusten ahal dute. Hemen ere lehen aipatutako arazoa, esportatzeko agintzean fitxategiaren izena eta kokalekua zehazteko leihoa bigarren planoa irekitzen da eta, beraz, bilatu behar da. Horretaz gain, esportazioak luze jotzen du. Scorm formatura ere esportatu daiteke.
Bestetik, 0.10 bertsiotik aurrera, Lumi Cloud Hub erabiltzeko aukera agertzen da, horren bidez beste erabiltzaileek kargatutako jarduerak deskargatu daitezke eta norberak egindakoa argitaratu. Izan ere, honek lotura egiten du https://app.lumi.education webgunearekin. Webgune honetan H5P jarduerak sortu daitezke baina ezin dira gorde lokalki, ez behintzat argitaratu aurretik.
Beste aplikazio interesgarriak Linux-en.