blogak

Luberri

Luberri_14.04.12_32bit_Smart.sblive bertsioa eskuragarria.

Luberri sistemaren bertsio hau gomendatzen da soilik Smart Board SB480 arbel digitala (Jaurlaritzak jarritako gehienak) erabili behar duten ekipoentzat. Smart-erako kontrolatzailearen une honetako azken bertsioa du: 11.3 SP 2 (kontrolatzailea 11.3.2121.1 eta Notebook 11.0.7511.0). Berritasunak ingelesez

Smart-en softwarea hain da astuna erremasterizazioa 4GBeko pisua gainditu duela. Hori dela eta  Systemback erabili dugu irudia egiteko eta irudiari Systemback-en irudi formatua, sblv, mantendu diogu zeren eta aplikazio asko kenduta ere ez dugu 4GB baino irudi txikiagoa egitea lortu eta tamaina horretatik gora iso irudiekin ezin dira USBak prestatu.

Hori dela eta hemen azalduko dut sblv irudiarekin nola egiten den abio-USBa.

1- Deskargatu Luberri_14.04.12_32bit_Smart.sblv karpeta nagufitxategia blogaren eskuineko paneleko Luberri Sistema-tik edo zuzenean hemendik. Deskargatu karpeta nagusian.

2- Eraman zuren karpeta nagusitik /home karpetara:

sudo mv Luberri_14.04.12_32bit_Smart.sblive /home


3- Abio-USBa egiteko Systemback aplikazioa behar duzu. Instalatuta baduzu (Luberri 16.04 baduzu esate baterako) listo, bestela instala dezakezu terminalean agindu hauek hurrenez hurren emanak:

sudo add-apt-repository ppa:nemh/systemback
sudo apt-get update
sudo apt-get install systemback
4- Systemback abiatu: Aplikazioak > Sistemaren tresnak > Systemback > Live system create.
Pantaila horretan nola lanerako direktorioa /home den sortutako irudien leihatilan (Created Live images) gurea agertu behar du.

5- Sartu instalazioetarako erabiliko dugun USBa (8GB minimo, edukia ezabatuko da) eta gezi berdeari sakatuta agertuko da Write target izeneko leihatilan. Klikatu  Luberri irudian eta baita erabiliko duzun USBan, bietan fondo grisa jarriko da. Write to target botoia sakatu eta poliki abio-USBa sortuko da.



6- USBa prest dagoenean etiketatxoa jarri eta hortik aurrera sistema instalatzeko Luberri_16.04ko ohiko jarraibideak segi 2. puntuan abiatuta.


Oharrak:
  • Sistema arintzeko hainbat aplikazio kendu dizkiot, besteak beste Gimp, Inkscape, Kdenlive, SinpleScreenCast eta Freefilesync. Behin sistema instalatuta instalatzen ahal duzu nahi dituzunak, bai eta irudi berria egin ere zeren eta 4GBeko mugarik ez dago sblv-rentzat. Bueno bai, bakarra, sblv fitxategia ezin da pasa ekipo batetik bestera USB bidez zeren eta USB arruntetan ezin dira 4GB baino handiagoak diren fitxategiak erabili.
  • Eskerrik asko Iñigo Gebarari. Berak deskubritu du Smart bertsio berria dagoela, probatu du eta prestatu du sblv irudia.
  • Notebook 11 SP2ren dokumentazioa ingelesez hemen


jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07