blogak

Luberri

Luberri 16.04 Asus R541U ordenagailuetan

EAEko Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoetan Multiclass monitoreekin batera Asus R541U eramangarriak jaso dituzte.

Asus eta GNU/Linux ez dira lagunak.

Kontua da PCIe Bus Error bat ematen duela plakak eta horrek oztopatzen dituela instalazioak, eta instalazioa burutzekotan errorearen erregistro mezuek / partizioa betetzen dutela.

Arazoa ematen ez zuen kernel batetik abiatuta eta AskUbunturen mezu honen laguntzaz lortu dut Luberri 16.04 ongi funtzionatzea eta iso irudi hau sortu dut:

luberri_16.04.12_asus_64bit.iso

Instalazioa egiteko eta ondoren bi gauza kontuan izan behar dira:
  1. Asus R541U UEFI dute beraz jarritako iso irudia USB batean jartzeko Windowseko Rufus aplikazioa erabili behar da.
  2. Behin instalatua ondo ibiliko da baina, erne, eguneraketak egitean Grub-a eguneratzen bada galdetuko du ea oraingo konfigurazioa mantendu edo berria jarri eta oraingo konfigurazioa mantendu behar da, bestela errorea martxan jarriko da.


jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07