blogak

Luberri

Ksnip 1.7.0 euskaraz

Aurreko mezu batean deskribatu nuen Ksnip, Linux, Windows eta Macoserako pantaila atzitzaile librea. Gaur 1.7.0 bertsio berria aurkeztu nahi dizuet, izan ere euskaraz dator eta hainbat berritasun interesgarri gehitu dizkiote.



Euskaratzea oraindik ez da osoa, izan ere euskaratu nuen 1.6 bertsioa eta berritasun asko gehitu diote.

Berritasunen artean aipagarrienak hauek dira:
  • Hartutako pantaila-argazkiak fitxetan erakusten ditu. 
  • Argazkiak automatikoki gordetzeko aukera.
  • Edozein irudi arrastatu eta jaregin daiteke ohargilera. Fitxa berri batera gehitzen du eta bertatik editatu daiteke.
  • Ohargilean eranskailuak gehitu daitezke (emotikonoak, ongi eta gaizki ikonoak, eranskailu pertsonalizatuak ere gehitu daitezke).
  • Ohargilean zenbaki gezidunak gehitu dituzte.
  • Orain argazkia gordetzean irudia handitzen du  oharrak sar daitezen. Orain arte argazkitik kanpoko oharrak ez ziren gordetzen.

jatorrizkoa ikusi

2013-2021
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07