blogak

Luberri

H5P erabiltzeko hainbat aukera

Egun hauetan bi aurrerakuntza interesgarri gertatu dira Moodle-H5P integrazioan: 

  1. Moodle 3.8 bertsiotik Atto editorean H5P botoia gehitu dute eta horrek errazten du H5P elementuak txertatzea. Orain arte htlm formatuan txertatu behar zen kapsula eta orain kapsula zuzenean txerta daiteke edo H5P fitxategia kargatu daiteke. Horrek asko errazten du txertaketa html editorea kontrolatzen ez dutenentzat.
  2. Duela egun batzuk H5P-ek Interactive Book elementu gehitu du zerrendara. Elementu hau Column elementuaren hobekuntza bat da. Column elementua jarduera interaktiboak sekuentziatzen du eta Interactive Book Column-ez osatutako liburu bat sortzen du. 

Hori kontuan izanik, H5P elementu interaktiboak erabiltzeko hainbat modu bururatzen zaizkit:

  • Elementu interaktiboa solte. Egokia aurreko eta hurrengo edukiak kontestualizatzen badute.
    Sekuentzia honetan H5P elementua aurreko edukiak kontestualizatzen du.


  • Elementu interaktiboak beste elementu interaktiboan txertatuta.  Badira H5P elementuak bere barne beste elementu interaktiboak biltzen eta sekuentziatzen dutenak, meta-elementuak nolabait.
    • Interactive Video: Bideo baten URLa eman eta bideo-editore baten bidez galdetegiak edo bestelako H5P elementuak txertatzeko aukera ematen du. Video quizz esaten zaio ingelesez. Horri esker ikuslearen (ikaslearen) arreta mantentzen dugu berak bai baitaki edukiaren gaineko galderak edo ariketak daudela txertatuta.
    • Course presentation edo aurkezpena. Elementu hau aurkezpen bat egiteko aukera ematen du eta tartean, diapositibetan, mota guztietako H5P elementuak txertatzeko aukera ematen du.
    • Branding Scenario. Elementu interaktibo hau Moodleen Ikasgaia-ren ordezkoa da. Norako desberdinak dituen ikasketa sekuentziak prestatzeko aukera ematen du, H5P elementuz hornitua. Hartara errefortzu, gehiago jakiteko aukera edo gustuen araberako norakoak diseinatzen ahal ditugu.
  • HTLM sekuenziadoreak. Hauek Moodleen etiketa, orria eta liburuen ordezkoak dira. HTML formatuko edukiak garatzen ahal dira  H5P elementuak era sekuentziatuan txertatzen. Ariketa sekuentzia hutsa izan daiteke edo diseinatzen ahal dugu edukiaz elementu interaktiboak txertatuz. Edukiak sartzeko ohiko elementu interaktiboez gain jarduera hauek interaktiboak ez diren elementuak eskaintzen dituzte: testua, taulak eta irudiak hain zuzen.
    • Column
    • Interactive Book. Azken hau elementu berria da eta Column bat bestearen atzean jarrita liburu bat sortzen du. Izan ere nik ez nuke jada Column erabiliko, izan ere orri bakarreko liburua ere egin daiteke eta Column baino hobeto ikusten da, izan ere, pantaila osoko ikuspegia du aukeran. Merezi du H5P adibide bezala eskaintzen duen liburua ikustea eta probatzea menua kendu eta jarri aukera eta pantaila osokoa.

  • Azken aukera da Moodleen etiketak, orriak edota liburuak erabiltzea Attok orain H5P elementuak txertatzeko ematen duen aukera profitatuz.
 


Azken bi aukeran artean zein hautatu? Nik Moodleen etiketa-orria-liburua aukeratuko nuke elementu interaktiboak ez badira edukietan nagusi, aldez aurretik eginak baditugu edo editorearen formula matematikoak erabili behar badugu. Bestela, ariketa eta elementu interaktiboak nagusi badira, Interactive Book erabiliko nuke, izan ere erraz ordenatuko ditugu edukiak eta ariketak eta ariketak liburuan bertan sortzen ahal ditugu aldez aurretik eginak eduki gabe.

Datorren ikasturtean Moodle 3.9an sartu duten H5P ariketa bankua osatu ahal izango dugu eta eta MoodleNet bidez besteek partekatutako  elementu interaktiboak deskargatzeko aukera izango dugu.


H5Pek zer elementu edo jarduera interaktibo mota eskaintzen duen ikusteko:


jatorrizkoa ikusi

2013-2021
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07