blogak

Luberri

FreeFileSync erabilera eta instalazioa Ubuntun

FreeFileSync offline bolumenak sinkronizatzeko aplikazio libre sistema anitza da. Normalean bi bolumenen babeskopia sinplea egiteko erabiltzen da: USB memoria edo disko bat eta disko gogorreko karpeta bat gehienetan.

Funtzionamendua:
  1. Abiatu eta zehaztu berdindu nahi diren bi bolumen edo karpetak. Egin daiteke arrastatuta edo arakatuta (browse).
  2. Alderatu desberdintasunak ikusteko. Desberdintasunak antzeman eta sinkronizazio motaren arabera proposatuko du hainbat fitxategi batetik bestera kopiatzea, zaharberritzea edo ezabatzea. Inbutu itxura duen ikonoan klikatuta salbuetsi -edo zehaztu- daitezke fitxategiak edo azpikarpetak.
  3. Sinkronizatu (aurretik sinkronizazio mota zehaztuta).


Sinkronizazio motak:
  • Two way: batean zein bestean erantsitakoak bestera kopiatu, batean ezabatutakoak betean ezabatu eta dokumentu beraren bi bertsio badaude zaharra berritzen du.
  • Mirror; Ezkerreko karpeta eskuinean ispilatzen du. Hau da lehentasuna ematen dio ezkerrekoari. Bertan ez du ezer aldatuko eta eskuinekoa babeskopia bezala geratzen da.
  • Update: Ezkerreko fitxategi erantsiak eta berrituak eskuineko karpeta kopiatzen ditu.
  • Custom: sinkronizazio arauak pertsonalizatzen ditu.

Instalazioa Ubuntu eta deribatuetan

1- Deskargatu aplikazioa hemendik
2- Deskonprimitu. FreeFileSync izeneko karpeta agertuko da.
3- Deskargako karpetan ireki terminala eta itsatsi agindu hau:
 sudo cp -r FreeFileSync /opt/
4- Orain aplikazioaren abiarazlea sortzeko terminalean itsatsi:
 sudo gedit /usr/share/applications/freefilesync.desktop

eta ondoko testua kopiatu eta irekiko den dokumentu zurian itsatsi:
[Desktop Entry]
Name=FreeFileSync
Comment=Keep files and folders synchronized
Exec=/opt/FreeFileSync/FreefileSync %f
Terminal=false
Type=Application
Icon=FreeFileSync
MimeType=application/x-freefilesync-ffs;application/x-freefilesync-batch
Categories=Utility;FileTools;GTK;
StartupWMClass=FreeFileSync
StartupNotify=true
EOF
 Gorde eta itxi. Aplikazioak > Gehigarriak atalean edo Shelf-ean erabilgarri izango duzu. Agian saioa berrabiarazi behar duzu.

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07