blogak

Luberri

Eskolan bideo bikoizketak egiteko laguntza

 Eskolan bikoizketak egitea ahozko komunikazioa eta gaitasun digitala lantzeko jarduera dibertigarria izan daiteke. 2020ko Durangoko Azokarako Yeray Varelak tailer interesgarria prestatu du.

Bikoizketak egiten ikasi nahi?

 


 Mezu honen helburua tailer hori praktikan jartzeko laguntzea da.

Lehenengo urratsa: erabaki zer sekuentzia bikoiztuko duzun. Hainbat aukera dago: 

  • dokumental bat edo haren zatia: erraza ez baitu sinkronizazio zehatzik eskatzen.
  • animazioa, marrazki bizidunak: sinkronizazio gehiago eskatzen du.
  • filma: sinkronizazio eta ahoskera aldetik konplikazio gehiago.

Sekuentzia hautatzean gogoan izan behar dugu zenbat pertsonai agertzen diren sekuentzian, izan ere grabazio batean egiten badugu ahots beste bikoizlari egon behar dute. Beste aukera bat da pertsona batek ahots bat baino gehiago egitea, kasu horretan agian grabazio bat baino gehiago egin behar dugu eta gero gainjarri. Irakaslea bazara beste gauza bat kontuan eduki behar dena da jardueraren helburua, horren arabera bilatuko dugu sentimenduak edo bestelako komunikazio baliabideak lantzeko balio duten sekuentziak.

Behin sekuentzia hautatuta haren transkripzioa egin eta euskaratu beharko duzue. Zentzu horretan, lagungarria izan daiteke azpitituluak.eus web orriko filma aukeratzea zeren eta azpitituluak deskargatuta lan hori egina edukiko duzue. Web horretan film mota desberdina daude, horien artean klasiko mordo bat.


 Diskoan sortu karpeta bat proiektuaren izenarekin deskargatu eta sortuko ditugun fitxategiak txukun gordetzeko.

Deskargatu filma eta euskarazko azpitituluak (.srt) eta gorde proiektuaren karpetan.

Behin filma eta haren euskarazko azpitituluak dituzula, interesatzen zaizun sekuentzia edo bideo-klipa erauzi behar duzu. Horretarako bideo-editore bat behar duzu, esate baterako OpenShot-qt edo Kdenlive. Mezu honetan OpenShot erabiliko dut.

Kargatu filma bideo-editorera. 

Bilatu sekuentzia interesgarri bat eta hasiera eta bukaera moztu. Apuntatu paper batean hasierako eta bukaerako denbora gero haren azpitituluak bilatzeko. Ebaki sekuentzia.


Kendu aurreko eta ondorengo zatiak.

 

Sekuentzia denbora-lerroaren hasierara eraman eta gorde izen honekin: "hautatutako sekuentzia jatorrizko bertsioa".

Bereizi bideo eta audioa. Horretarako klipean eskuin klik egin eta bereizi audioa kanal bakarrean.

Audioa bigarren pistara eraman eta gorde.


Orain audio hori fitxategi batera esportatuko dugu bertatik jatorrizko ahotsak kentzeko. Horretarako ezabatu bideoa audioa bakarrik utzita eta gorde honela "sekuentziaren audioa". Esportatu audioa ogg-vorbis formatuan. Horretarako:

  • Esportatu edo errendatu bideoa sakatu (tresna-barrako botoi gorria) .
  • Helburua Ogg (vorbis)
  • Aurreratua fitxan: audioa bakarrik.




Audio horretatik jatorrizko ahotsak kenduko dituzu. Horretarako ireki https://vocalremover.org/es/ web orria, kargatu esportatutako ogg audioa eta Eliminar voces hautatu. Webak bereiziko du batetik soinuak ahotsik gabe (Música) eta bestetik ahotsak (Voces). Guri lehenengoa bakarrik interesatzen zaigu baina, bada ez bada, biak gorde egoki izendatuta proiektuaren karpetan.


Hurrengo urratsa bikoizketarako testua prestatzea da. Azpitituluen fitxategia (.srt) baduzu, bera ireki, hautatu sekuentziaren azpitituluak, kopiatu eta testu prozesadore batean itsatsi. Pertsonai bakoitzaren testua kolore batez koloreztatu, txukun jarri, gorde eta kolorez inprimatu pertsonai beste kopia eginez.

 

Gidoi horren gainean, noski, egokitzapenak egin daitezke naturaltasuna, sinesgarritasuna, adierazgarritasuna... hobetzeko, edota, denborara egokitzeko.

Grabazioa da datorren pausoa.

Grabazioa egiteko audio editore bat behar dugu, esate baterako Audacity. Bertan kargatu ahotsik gabeko audioa eta grabazioa egin. Pertsonak batek bi aldi berean hitz egiten duten bi pertsonai bikoizten baditu bi grabazio egin beharko dituzu. 


 Grabazioa egiteko bi pantaila erabiltzen ahal dituzu (bideoa eta Audacity) edo, pantaila bakarra baduzu, bi leihoak pantailaren alde banatan.

 

Grabatutako pistetan, behar izanez gero konponketak egingo dituzu, alde batera edo bestera mugitu, bolumena igo edo jaitsi - efektua > anplifikatu-  eta ahotsik gabeko pistarekin batera mp3 edo ogg formatuan esportatu. Ondoren fitxategi hori bideo-editorera eraman eta bideoa esportatu mp4 edo webm formatura.

Voila!!


jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07