blogak

Luberri

Bilbo eta itsasadarra herenegun eta atzo

 H5P teknologiak eskaintzen dituen elementuetatik Image juxtaposition aukeratuta Bilbo eta bere itsasadarraren argazki bilduma baten hainbat irudi baliatu ditut bi uneko argazkiak konparatzeko. 

Bilduma Bilboko Portuko Agintaritzarako JosĂ© Luis RemĂ©rezek eginak edo bilduak dira. Irudi zaharrak 1880 eta 1950 artekoak dira eta berriak 2000 ingurukoak. 

Alderaketan diferentzia ugari atzematen dira: natura, eraikuntza eta azpiegiturak, jendea... Ikasleekin aukera ederra ikusteko Bilbo eta, neurri batean, itsasadarreko herriek industria herriak izatetik zerbitzu herriak izatera nola pasa diren eta komertzio zein industria nola desplazatu den itsasadarretik betetako Abra aldera. Azken mendeko bilakaera aztertzeko material baliotsua.

Konparazioa hobe egiteko irudien goiko eskuineko ikurra sakatuta irudiek pantaila osoa hartzen dute. Tamaina arruntera bueltatzeko Esc tekla sakatu.

Zure ikas baliabideetan mezu honen esteka jar dezakezu. Irudi bakar bat edo batzuk interesatzen bazaizkizu <enbotatu> klikatuta kapsula har dezakezu edo <berrerabili> sakatuta deskarga dezakezu eta zure Moodlera eraman H5P bidez kargatuta.

 

Erripako kaia 1931



Areatzako kaia 1928



Erripako kaia 1918



Salbeko kaia 1920


Churruca kaia, Ingelesen landa 1930



La Vasca kaia 1940


Euskalduna ontziola 1950



Olabeagako kaia eta kargalekua 1932


Olabeaga 1950


Basurto 1910


Deustuko erribera 1950


Lutxana eta Errontegi 1920


Portuko dartsena, Barakaldo 1910


Axpeko dartsena 1908



Benedicta dartsena, Sestao 1910


Portugalete 1880


Areeta 1900


Abra Algortatik 1910


Abra Mamarigatik 1926


Dokumentazio iturria Deiak, Bilboko Udalak eta Bilboko Portuko Agintaritzak argitaratutako ATZOta GAUR bilduma.

jatorrizkoa ikusi

2013-2021
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07