blogak

Luberri

Audacity 2.2.0 bertsio berriak euskara zuzenean jar daiteke

Azaroan argitaratu da Audacity audio editore libre eta ospetsuaren azken bertsioa, 2.2.0 hain zuzen, eta GNU/Linux banaketara iristen ari da. Windows eta Mac-zaleok hemendik deskarga dezakezue. 

Audacityren itxura berrietako bat, arina hain zuzen

Hainbat berritasun ditu:
  • itxura berria eta pertsonalizagarria. Aurreko irudiko itxura arina alda daiteke klasikora, ilunera, kontraste handikora edo pertsonalizatura (Edizioa > hobespenak > interfazea > itxura).
  • Menuak berrantolatu dituzte.
  • Eta euskaldunontzat garrantzitsua dena. Aplikazioak zuen euskaratze eskas ulergaitza ezin izan bada kendu ere Librezaleek egindako euskaratze zuzena ezar daiteke. Horretarako egin: Edizioa > Hobespenak > Interfazea > Hizkuntza eta Sistemarena edo Euskara-ren ordez Euskara (Espainiako)* hautatu eta Ados egin. 
  • Gainerako berritasunak Audacityren wikian kontsultatu daitezke.

Interfazea euskara zuzenean jartzeko bidea
 

* barregarria bada ere eu bertsioa momentuz ezin ordeztu eta eu(es) bertsioa gehitu behar izan da ordezko euskaratzea eskaini ahal izateko. Horregatik euskara (Espainiako). Espero dezagun hurrengo bertsiorako bertsio zuzena garatzaileek eskainiko duten bakarra izatea.

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07