Zure blogak lizentzia askea izan dezan jarraitu beharreko pausuak
Apirilaren lehen astean kontatu nizuen moduan, Azkue Fundazioaren Blogetan! sari banaketan burutu zen mahai inguru batean parte-hartu nuen. Ekitaldi horretan, besteak beste, Azkuek blogen inguruko zenbait datu plazaratu zituen, datuen artean euskal blogarion zenbatekoak erabiltzen genituen lizentzia aske desberdinak. % 24 inguru zela gogoratzen dut. Blogari askok lizentzien inguruko hausnarketa egin ez dutela aitortu zutenez, hona nator blogean lizentzia askea ezartzeko paradisu tropikal zabal honen berri ematera, edo, behintzat, saiatzera.
Zure blogari lizentzia aske bat ezartzea ez da beste munduko lana, baina ezarri orduko hausnarketa pertsonal bat egin behar duzula uste dut. Nire ustez, hausnarketa hori egiteko lagungarri izango dituzu hurrengo ideiak.
Hemen doakizue blogger batek lizentzia aske bat erabiltzeko ezagutzen ditudan hiru arrazoi nagusi. Nik neuk, lizentzia aske bat erabiltzeko autua egin nuenean lehen biak oso kontutan izan nituen.
Beste hamaikatxo arrazoi badaude ere, hiru hauek zuen gustukoak izango direla aurre-suposatu dut.
Lizentzia askean munduan hamaikatxo lizentzia daude, eta ez ditut guztiak aipatuko, hemen blog baten erabili daitezkeen lizentzia aske ezagunenak jorratuko ditut, baita ere nire aukeraketa zein izan den aipatu.
Creative Commons lizentzia desberdinak semaforo arrunt batekin alderatu zituen Txopik aspaldi. Irudi honek Creative Commons lizentzien ekosistema modu arin eta bisual baten identifikatzen lagunduko zaitu. Aipagarria da Creative Commons-en semaforoa zuokin laborategia.eus-en elkarbanatzeko aukera, irudiak duen lizentzia askeari esker dela. Hau da, lizentzia libre bat ezartzeko bidalketa honen hasieran aipatu ditudan hiru arrazoiak betetzen ditu.
Txopik bere blogean azaltzen zuen moduan:
Bukatzeko, koloreen zergatia azalduko dut. Denok ezagutzen dugun copyright lizentzia arrunta, oso murriztailea da eta lanarekin ezer gutxi egiten uzten du. Horregatik jarri dut aukera hau semaforoaren alde gorrian. Alde horian berriz, CC lizentzia batzuk jarri ditut. Lizentzia hauek ez dira hain murriztaileak, egoera batzuetan edo baldintza batzuekin, lanak kopiatu, aldatu edo argitaratzeko aukera ematen baitute. Baina lanak libretzat hartzeko, behar baino murrizketa gehiagorik ezin dute izan. Horregatik agertzen dira BY-SA, BY eta CC0 semaforoaren alde berdean.
Bukatzeko zure blogerako lizentzia zein izango den aukeratu duzunean hurrengo pausuak bete beharko dituzu, blogean lizentzia berria ezartzeko asmoz:
Sartu Creative Commons Licence Choose webgunean eta bertan aurkituko duzun inprimakia bete. Demagun laborategia.eus-en egiten dudan modu berean Creative Commnos BY-SA aukeratzen duzula, kasu horretan inprimakiak behean ikusi duzun GIF-aren itxura hartu beharko luke. Lizentzia aukeratuta beheko aldean aurkituko duzun “Have a web page?” atalean HTML kopiatu beharko duzu, zure blogean itsatsi behar duzu eta.
Joan zure WordPress blogera eta hiru aukera dituzu:
Pausu guzti hauek jarraituta zure blogeko edukiak lizentzia askea izango du eta euskal blogari komunitatean ekarpen oso interesgarria egiten egongo zara
Eduki hau Zure blogak lizentzia askea izan dezan jarraitu beharreko pausuak Dabid Martinezen Laborategia 2.0 blogeko edukia da.