F-droid biltegi askean aurkituko dituzun ezinbesteko Android aplikazioak
F-droid, Android aplikazioak eskuratzeko biltegi aske bat da. Bertan aurkituko dituzun app guztiak software librea dira eta hortaz, gure Android sistema eragileak askatzeko aukera eskaintzen dizute. Aplikazio hauetako askok eta askok gaur egun erabiltzen dituzun aplikazio pribatiboak ordezkatzeko aukera eskainiko dizute, beraz, zergatik ez eskaini lerro batzuk?
Goian aipatu bezala, F-droid Android sistema eragileetan erabiltzeko biltegi bat da. Praktikan, instalatu behar duzun app bat da eta bere barruan, Google Play aske bat izango balitz moduan, beste app batzuk deskargatu eta instalatzeko aukera eskaintzen dizu.
F-droid biltegian aurkituko dituzun aplikazio guztiak software librea dira, hau da, lizentzia askeak erabiltzen dituzte. Hortaz, software librea gustuko dugunok, eta horren defendatzaile garenok, aukera polita daukagu telefonoetan erabiltzen ditugun app pribatiboak alde batera usteko eta software librea erabiltzen hasteko.
Oso erraza da, jo proiektuaren orrialde nagusira zure Android telefonoarekin, eta bertan zaudela, egizu klik “Download F-droid” botoian. Aplikazioa deskargatu bezain pronto berau instalatzea baino ez daukazu. Ezin baduzu instalatu, hirugarrengoen softwarea instalatzea desgaituta daukazula izango da. Hortaz, joan “Menú -> Ajustes -> Aplicaciones -> Habilitar fuentes desconocidas” eta baieztatu. Berriz instalatzen saiatu eta listo
Edonola ere, F-droid-ek badu gauza txar bat, edo nik behintzat txartzat jotzen dudana: ez zait bat ere erraza egiten bertan app interesgarriak aurkitzea. Nahiko astun egiten zait kategoria guztietatik nabigatzea ezagutzen ez ditudan aplikazioak kuxkuxeatzeko.
Horregatik, oso interesgarria deritzot F-droid biltegiko aplikazioak erabiltzen ditugunok gure blogetan zerrenda berriak egitea eta berauek eguneratzea. Izan ere, beste blog batzuk irakurtzen app berriak ezagutzeko aukera izango genuke. Horrek, beste Android aplikazio batzuk ordezkatzeko aukera eskainiko zuelarik.
Denok irabaziko dugu.
Hemen doakizue nire ezinbesteko Android app libre zerrenda:
Ezinbestekoak ez, baina probatzen ari naizen beste app batzuk:
Momentuz hau da dena, aplikazio berriak aurkitzen joan ahala blog bidalketa berriak egiten jarraituko dut, ados?
Bitartean, goxatu software librea. Euskaraz, posible den heinean.
Eduki hau F-droid biltegi askean aurkituko dituzun ezinbesteko Android aplikazioak Dabid Martinezen Laborategia 2.0 blogeko edukia da.