blogak

Kutxa batean aurkitutako idatziak

“GARAPEN” ATZERAKOIA.

Politika merkea garesti irteten omen da, politikariek beraien buruak saltzen aberastasunaren ikur, gizarte “garatu” suntsitzaile bat lortuz.

Garapenaz hitz egiten dudanean gaur egungo gizartea datorkit burura, diruak, denen jabea den horrek, kontrolatzen gaituelarik. Merkatura bultzatzen gaituzte, beraiek deitzen duten erreprodukzio eta eraginkortasun hori atzerapena eta suntsipenaren oinarri bilakatuz. Zertarako nahi dugu aberastasun ekonomikoa horrek gizarteko hondamendia esan nahi badu? Agian, zergatik galdetzen dudan galdetuko diozue zeuen buruari, orain azalduko dizuet.

Bizi gara gizarte batean, non makinek ordezkatzen gaituzten. Bizi gara gizarte batean, non prekarietatea gailentzen den. Bizi gara gizarte batean, non gazteok aukera murritzak ditugun. Bizi gara gizarte batean, non legeak pertsonak baliogaetzen dituen. Bizi gara gizarte batean, non bizi oinarriak alde batera uzten diren murrizketak direla eta. Bizi gara gizarte batean, non harremanak pantaila baten bidezkoak bihurtu diren. Bizi gara gizarte batean, non bakoitzaren itxurak gehiago balio duen bakoitza bera baino. Bizi gara gizarte batean, non gizonezkoak emakumeen gainetik aurkitzen diren. Bizi gara gizarte batean, homosexualek ume bat ezin dutela izan pentsatzen duten batzuk. Bizi gara gizarte batean, non transexualak ez duten eskubiderik bizitzeko, beldurrarengatik. Bizi gara gizarte batean, non pertsona bisexualak epaitzen diren. Bizi gara gizarte batean, non ez dela bortxatu behar erakutsi ordez, bortxaketa ekiditeko zer egin behar erakusten diguten. Bizi gara gizarte batean, zoriontsu izateko bete beharreko irizpideak zehazten dizkiguten (gorputzak argalak, modako arropak, etab.). Bizi gara gizarte batean, non besteen bizitzetan sartzeko eskubide guztiak ditugun. Bizi gara gizarte batean, non ideologi aurkari batengatik iraultzak egoten diren, zenbaiten bizitzak kontuan hartu gabe. Bizi gara gizarte batean, non irauliak izan direnak alde batera uzten ditugun. Bizi gara gizarte batean, non pertsonak ahaztu eta aligienak sortu diren. “Alienizazio garaia”.

Hau dena hausnartu ostean, garapena zer den galdetzen diot nire buruari eta gaur egun gizarteak garapenatzat duen horren sinonimotzat atzerapena hartuko nuke. Pertsonaren askatasuna mugatzen duen politika merkearen gatibu aurkituz kapitalismoaren erdigunean. Bizi itxaropena altuago bilakatu dela esaten dute, “eraginkortasun” hori dela eta, baina zein da gure bizitzeko modua? Ez dezagun ahaztu herriak eusten dituela politikariak eta gure esku dagoela bizitzeko modu hori aldatzea, gure esku dagoela “alienizazioa” ekiditea, eta harreman eta pertsonei garrantzia gehiago ematea.

soyneurotico-paso-peatones

Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.eusen laguntzaile

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07