blogak

Kutxa batean aurkitutako idatziak

Ezin dut askea izan.

Ezin dut askea izan kaleetatik oinez nabilenean.

Ezin dut askea izan parrandara irteten naizenean.

Ezin dut askea izan minigona jartzen dudanean.

Ezin dut askea izan eskotea eramaten dudanean.

Ezin dut askea izan pertsona aunitzekin muxukatzen naizenean.

Ezin dut askea izan aurpegia margotzen dudanean.

Ezin dut askea izan bi bular izatean.

Ezin dut askea izan emakume naizenean.

Ezin dut askea izan…

Hori bai, nire askatasuna emakume izate hutsagatik mugatzen duten horiek, aske izan dezakete.

Ni epaituko nautelako, eta ez beraiek.

Nire bertsioa jarriko dutelako zalantzan, eta ez beraiena.

Ni eta beste emakumeok kondenatuko gaituztelako, eta ez beraiek.

Ukitzeko eskubidea izango dutelako, ni probokatzen joateagatik.

Bortxatzeko eskubidea izango dutelako kaleetatik bakarrik joateagatik, pertsona aunitzekin muxukatzeagatik, parrandara irtetzeagatik, bi bular izateagatik, EMAKUME IZATEAGATIK,

Eta nik… onartu egin behar dut? Beldurrarekin bizi behar dut?

Bada garaia beldurra aldez aldatzekoa, ez dugu onartuko! Bortxatzaileak gartzeletan usteltzeko ordua da!!!

Altxa gaitezen injustizien aurka!

http://www.argia.eus/albistea/errudun-jo-dituzte-sanferminetako-bost-bortxatzaileak

 

Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.eusen laguntzaile

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07