blogak

Kutxa batean aurkitutako idatziak

BELDURTZEN NAIZ.

NIK BAI.

Nik badut beldurra.

Beldurtzen naiz telebista piztu eta Bartzelonan gertatu denaren inguruko albisteak entzuten ditudanean, hauek, geroz eta gertuago sentitzen ditudanean.

Beldurtzen naiz boterea duten horiek balio moralez hitz egiten dutenean, baita gerra etengabean aurkitzen garela ikustean ere.

Beldurtzen naiz boterearen norgehiagoka, pertsonen eskubideak baino garrantzitsuagoak direnean.

Beldurtzen naiz gertu bizitzen dugun arte erreakzionatzen ez dugunean, edo erreakzio hauek xenofoboak direnean.

Beldurtzen naiz “zibilizazioa” deitzen diogun horretatik armak saltzen direla jakiten dudanean.

Beldurtzen naiz gizartearen bilakaerari erreparatzen diodanean, humanitatea txikitua aurkitzen dela sentitzean.

BELDURTZEN NAIZ.

Humanitatea txikitazen ari gara.

Alderdiak geroz eta bereiztuago daude, gainera, lan egiten dute are eta banatuago egoteko. Etika, balioak, morala, errespetua… berekoiak bilakatu dira, kolektiboki ikusi ordez, norbanakoen interesetan oinarrituak aurkituz.

Beldurtzeko modukoa da bai, sortzen ari garen/sortuta dagoen, gizartea aztertzen badugu, pertsonak eta hauen eskubideak ahazten ditugula ikustea. Beldurtzeko modukoa da, erosotasuna injustizia guzti hauen gainetik egotea. “Boteretsuenak” edo geure gainetik dauden horiek beraien aberastasunean soilik pentsatzea, herria eta benetan sufritzen dugunok kontuan izan gabe, eta gu ixilik geratzea.

Eta bai, tristea bada ere, ez gara beldurtzen gertaera hauek urruti ikusten ditugunean, errefuxatuei gertatzean. Guretzako “gu bezalakoak” diren horiei gertatzen zaienean/zaigunean bakarrik ikaratzen gara.

Baina ez, edozein kolore, edozein kultura, edoizein ohitura… izanda ere, denok gara pertsona eta denok gara botere norgehiagokaren biktima.

Herriak sufritzen du, estatuak aberastasunari begiratzen dion bitartean.

Londres, Bartzelona, kabul… denok herritar, denok biktimak.

Nahikoa da, ez dut beldurrik izan nahi. BAKEAN BIZI NAHI DUT!

Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.eusen laguntzaile

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07