Rosa Luxemburg ez da gaurko feminismo liberal burgestuak saltzen duen karikatura. Hona hemen emakume iraultzaile horren hitz zuzenak, emakume langilearen egunaren inguruko berbak:
«Emakume proletarioaren egunak irekiko du sozialdemokraziaren astea. Jardunaldi horietako lan gogorra dela bide, desjabetuen alderdiak emakumezkoen zutabea abangoardian kokatu du zortzi eguneko zereginean, eremu berrietan sozialismoaren hazia ereiteko. Emakumearentzako berdintasun politikoaren aldarrikapena da lehena, emakumeek jaurti dutena, langile klase osoaren erreibindikazioen aldeko partaide berriak biltzen dituzten bitartean.
Egun, soldatako emakume proletario modernoa jokaleku publikoan klase langilearen aurrendaria da, eta aldi berean sexu femenino osoarena ere bai, milurtekotan zehar lehenengo emakume aurrendaria.
Betidanik herriko emakumeak gogor egin du lan. (…) Emakume burgesaren gisa, emakumea gizartearen parasitoa da, esplotazioaren emaitzak kontsumitzean datza soilik bere zeregina; emakume burges txikiaren gisa, familian zamaberea da. Emakume proletario modernoaren gisa, lehen aldiz izaki humanoa bihurtu da, zeren eta borrokak humano bihurtzen baitu, kultur lanean, gizadiaren historian parte hartuz.
Emakume jabe burgesarentzat, bere etxea mundua da. Emakume proletarioarentzat, mundu osoa bere etxea da, mundua min eta alaitasun osoz, krudeltasun hotzez eta handitasun gordinez».
* Rosa Luxemburg: “Die Proletarierin” [Sozialdemokratische Korrespondenz (Berlin), 27. zenbakia, 1914ko martxoaren 5a].