blogak

Komunzki

Proletalgoa bizirik

 

 

 

 

Urtarrilak 30. «Kapitala suntsitu!» oihua airean. Iruñeko zeru urdina bandera gorriek urratu dute. Bloke proletario gaztea martxan abiatu da San Frantzisko plazatik. Bidetik hurrengo aldarrikapena folio baten erdian eskuz esku:

 

«Azken urteetan krisi kapitalistaren testuinguruan, langile klaseko sektore zabalen lan eta bizi baldintzak okertu egin dira. Burgesiaren ofentsibak proletarizazio prozesua ekarri du, klase borrokaren areagotzea agerikoa delarik.

Egoera honen aurrean, beharrezkoa ikusten dugu posizioa hartzea, oinarri hauen baitan:

– Krisi kapitalistaren ondorio den apurketa ekonomiko eta soziala burgesiaren kontrako haustura politiko bihurtzea, proletalgoaren independentzia politikoa oinarri hartuta.

– Borroka ezberdinak klase batasunaren bidez batzea eguneroko borrokaz eta behetik, geure burua defendatzeko modu eraginkor bakarra delako.

– Kapitalismoa krisian dago eta geroz eta gutxiago du eskaintzeko. Honek inoiz baino gehiago iraultzaren beharrezkotasuna mahaigaineratzen du».

 

Urtarrilaren 30ean garatutako interklasismo oro haizeak eramango du erreformismoaren eta liberalismoaren artean Mendebaldeko demokrazia normalizatu europar honetan. Egiazki eta jatorriz lan eta bizitza desjabetuaren klaseko bultzadak, ordea, aztarna utziko du.

 

 

 

The post Proletalgoa bizirik appeared first on KOMUNZKI.

jatorrizkoa ikusi

2013-2021
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07