blogak

Komunzki

Kulturkeria pijiprogre desklasatua

 

 

 

 

Nestor Basterretxea plazako eskaileratan birziklapenaren aldeko pop margolana jarri dute Donostian. Bikote progre bat eskuinaldean, maila bakoitzean hitz bat idatzi dute eskuinaldean: ezaguera, birziklapena, baliabideak, klima, konpromisoa, ekosistema, dibertsitatea, kontzientziazioa, inplikazioa, erantzukizuna, jasangarritasuna, etorkizuna, ingurumena, ekonomia zirkularra, jarrera proaktiboa. Kapitalaren adimen burokratikoak adierazitako mezua baizik ez da. Kutsadura ekoizten duen industria kritikatu barik, ekonomia kapitalista horren ugazaberia aztertu gabe. Kapitalaren klasearen ekologismoa, Ecoembes lobby dela bide. Modako adierazpenak goian: klase sozialik gabeko ekonomia zirkularra eta gizabanako liberalaren jarrera proaktiboa. Jargoi pijiprogrea, nagusiaren ahots berdea negozioaren zirkuituan. Jasangarritasuna? Klima? Zertarako aipatu munduko 100 enpresak jatorri antropogenikoko klima aldaketaren %70a kausatzen dutela? Margolan jasangarriaren alboan Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroa dugu, Tabakalera, non langileria greban da aspalditik. Kulturkeria desklasatua aurrera doa. Kapitalismo berantiarraren gizakiak.

 

 

jatorrizkoa ikusi

2013-2023
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07