blogak

Komunzki

Kontrairaultzaren kronologia

 

 

 

 

Egutegiaren diktaduraren menpean ez zaio zikloen kronologiari behatzen. 2017. urtea bukatzear, politologo eta propagandista askok Spanish Revolution deitu zutenaren kronologia kontrairaultzailea agerian dugu, Madrilgo udaletxeak Espainiako gobernuaren herstura-neurri ekonomikoak obeditu eta onartu ondoren. Ziklo honen kronologia honelaxe itxi da:

 

1- “Ez gaituzte ordezkatzen”.

2- Plazak eta enparauak.

3- Zerua erasotzea.

4- Prozesu konstituziogileak.

5- Zor publikoa ikuskatzea.

6- Abagunerako leihoa.

7- Nukleo erradiatzailea.

8- Aldaketa.

9- Udaletxea.

10- Erakundea.

11- Legea.

12- Esanekotasuna.

13- Erregimena.

 

Hauxe izan da iraultza osoa populismo neo-schmittar espainolaren abenturatik. Madrilgo udaletxea 78ko erregimenaren imintzioetan sartu da buruz, lider populisten bedeinkazioz, Espainiako Erresumaren hiriburua aldaketaren politika berriaren ikurra zela zabaldu eta gero. Eta kontent honekin ez, Gabon gauean Arte Ederren Zirkuluan etxerik gabeko behartsuei eskainitako afaria txiokatu zuen alkateak harro-harro –munduan erakunde klasista bat baldin badago, erakunde edo zirkulu hori da–artzapezpiku eta guzti dela bide. Kapitalismoaren aurkako munizipalismotik karitate, katolizismo eta paternalismora doan bidea jorratu dute, hainbeste aldiz aldarrikatzen duten “soziala” eskuineratuz. 40 eurotan balioztatutako menua, Martin Berasategi sukaldariak prestaturiko gastronomia, luxuzko pobrezia ikuskizunaren gizartean.

 

 

 

 

jatorrizkoa ikusi

2013-2023
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07