blogak

Komunzki

Jabier Villarreal Uharteko ur-lasterretik

 

 

 

 

Pax avant! mugimendua dela bide, Jabier Villarreal Armendariz ezagutu nuen. Bakardadeak Uharteko ur-lasterra inguratu duela jakin berri dut. Bere artelanetan zerbait kezkagarri topatzen nuen, salaketa gisa, aire tapitua hartzen duen tankera bat, estilo propio batetik adierazten diren hondakin industrialak, paisaia lurgabetuak, gatzagako arkitektura, kapitalismo berantiarraren metropoliak, baina itxaropenerako izpia arbuiatu gabe, abangoardiako teknologia eta esku poetikoa direla medio. Bidean geratu zaio geruzaz beteriko Erroma hiriaren inguruko proiektua, artearen langilea beti eginkizunetan sartuta ibiltzen baita.

 

Bizitza biribildua ez da ozeanoan isolaturiko irla, bizitzak elkartzen dituen arterik ederrena baizik. Uharten zerbait galdu da, guztiontzako galera. Bere uhartedia, berriz, hurbil sentitzen eta sentituko dugu. Esker anitz, Jabier, lur gorria aberasteagatik.

 

 

 

 

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07