blogak

Komunzki

Europa kapitalaren erakarle gisa

 

 

 

 

Eurostat erakundeak 2018ko langabezia-tasa kaleratu berri du. Halako tasak ez digu kapitalaren egoera osoa deskribatzen, baina agerian geratzen da zelan moldatzen diren estatuak eta eskualdeak Europako kapitalaren menpean. Adierazle horrek mapa bat marrazten digu, non kapitalak esleitzen duen norantz zuzentzen diren enpleguak, zeintzuk diren beharrezko lanpostuak, eta nola banatzen diren ogibideak. Sistema dinamiko politiko eta ekonomiko horretan Europar Batasunak attractor edo erakarle baten modura funtzionatzen du hegoaldearen eta iparraldearen arteko banalerrotik. Demokratismoaz haraindian, geruzaz beteriko makineria batean bezala, Europako Banku Zentrala eta Europar Batzordea gailentzen dira, hauteskundeetara aurkezten ez diren botere-guneak: Adam Smithen esku ikusezin berritua dira, alegia. Burokrazia gorenak eta kapitalaren merkatuak diseinatutako kartografia.

 

 

The post Europa kapitalaren erakarle gisa appeared first on KOMUNZKI.

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07