Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak eta TeamLabs ikaskuntza laborategiak Queer Pedagogiei buruzko jardunaldia antolatu dute, Bilbon, urtarrilaren 25ean, Mercedes Sánchez Sáinz Madrilgo Universidad Complutenseko irakasle eta ikertzailearen eskutik.
Mercedes Sanchez Sainz Hezkuntzako doktorea eta Pedagogiako lizentziaduna da. Universidad Complutenseko Sexu Aniztasunaren eta Genero Identitate Bulegoko zuzendaria da eta baita ere unibertsitate bereko LGBTIQ+ ikasketa masterreko batzorde akademikoko irakaslea eta ikertzailea. Ekintzaile transfeminista da eta honako liburuen egilea: Somos como Somos. Deconstruyendo y transformando la escuela (La Catarata, 2016) eta Pedagogías queer. ¿Nos arriesgamos a hacer otra educación? (La Catarata, 2019). Politikoki, horrela definitzen du bere bere burua: “bollera, lodia eta ardi-ilea duena”. Berari buruz gehiago jakiteko, egin klik eta hemen (egunkari-elkarrizketa bat) eta hemen (liburu kolektibo batean beste elkarrizketa bat, luzea eta mamitsua).
Mercedes Sanchez Sainzen iritziz, queer pedagogiak modu irekiak dira hezkuntza formaletik ihes egiteko, era afektibo, arrotz eta bitxi batean. Gainera, queer pedagogiek balio dute ikasteko guneak sustatzeko, munduan dugun lekuaz gogoeta egiten laguntzeko, eta “izateko aukera” emateko.
JARDUNALDIA: Queer pedagogiak. Zer dakarkiote hezkidetzari?
Koordinatzaileak: Agurtzane Martinez eta Amelia Barquín (Mondragon Unibertsitateko irakasle eta ikertzaileak).
EGITARAUA
10:00-11:30. Mercedes Sánchez Sainz (Madrilgo Universidad Complutense). Zer dira queer pedagogiak? Pedagogia eraldatzaile baten gakoak.
11:30-12:00. Atsedena.
12:00-13:45. Mercedes Sánchez Sainz. Eraldaketa errazten duten hezkuntza praktikak. Saio praktikoa.
13:45-14:00. Amelia Barquín eta Agurtzane Martinez (Mondragon Unibertsitatea). Itxiera.
INFORMAZIO PRAKTIKOA:
Izen-emate orria: https://labur.eus/lit
Eguna: urtarrilak 25 (larunbata).
Ordutegia: 10:00etatik 14:00etara.
Tokia: Bilbo. Hika Ateneo (Ibeni Kaia 1).
Prezioa: 50€
Kontu korrentea: ES04 3035 0044 8504 4000 1793
Plaza mugatuak: eman izena urtarrilaren 22a baino lehen.
Informazioa: Eunate Escandón. 615 745 341. eescandon@mondragon.edu
Antolatzaileak: Mondragon Unibertsitatea eta TeamLabs