blogak

Katxonderstango Errepublika

Zer egingo zenuke zure herrian VOXek mitin bat antolatuko balu?



Egungo giro politikoaz kezkatuta, "Arma Txio Pum" irratsaioa galdera honen gainean egituratu dugu: Zer egingo zenuke zure herrian VOXek mitin bat antolatuko balu? 

Erantzuna ematen Hedoi Etxartek lagundu digu, hiri buruzagian bizi den sobietar batek (@hedoi_etxarte). 

Elkarrizketa hemen entzun dezakezue (mp3n).

Elkarrizketarekin batera, galdera bera egin diegu Oiartzun Irratiko entzuleei eta txiolariei.

Oiartzun Irratiko entzuleen artean ezer ez egitearen aldeko erantzunak izan dira gehiengoa, baina izan dira proposamen zehatzak bota dituztenak ere: Aurrez aurre jartzea eta ongietorriak ez direla erakustea, udaletxean dagoen bandera gorri-horia oparitzea edota txistua joz kalejira bat egitea abesti subertsiboekin.

Txiolarien artean zerbait egitearen aldekoak nagusitu dira, nahiz eta ez jakin zehazki zer egin.



Zer egin ez dakitenentzat eta beste guztiontzat, hona hemen txiolariek bota dituzuen ideietako batzuk.




jatorrizkoa ikusi

2013-2020
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07