blogak

Katxonderstango Errepublika

Udaltzain bati euskaraz hitz egiteko eskatu eta... Bi isun jarri dizkiote!





Oiartzun Irratiko "Arma Txio Pum" irratsaioan Bilboko Aste Nagusian gertatutako pasadizo bat izan dugu hizpide. Hementxe duzue entzungai.


Arkaitz Zarraga (@azarramendi) da pasadizoaren protagonista. Twitterren 50.000 lagunek ikusi ahal izan duten istorioaren hasiera hau da:




Zer gertatu zitzaion udaltzainari euskaraz hitz egiteko eskatu zionean? Badugu eskubiderik hori eskatzeko? Zertan dira bi isunak? Damututa al dago Arkaitz? Zer dela eta izan du horrenbesteko zabalkundea pasadizoak? 

Egin klik hemen eta erantzun guztiak aurkituko dituzu.

Nik ondorio hau atera dut:

Aburto, entzun: Arkaitz txapeldun!
Euskararen ordenantza orain!

Arkaitzi gertatutakoaz informazio gehiago nahi baduzu, hementxe dituzu:

- Zuzeun kontakizuna eta iruzkinak
- Arkaitzi elkarrizketa Bizkaiko Hitzan
- Albistea Naizen, facebookeko loturarekin.

Gainerakoan, eskertuko nuke saioaren iritziak emango bazenituzte, Twitterren #ArmaTxioPum traola erabiliz edo posta elektronikoz idatzita (martinkitto3@gmail.com).

"Arma Txio Pum" ostiralero 12:00etan ematen dugu Oiartzun Irratian, eta segituan jartzen dugu webgunean mp3an jaisteko eta entzuteko.



Martin Kitto







jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07