blogak

Katxonderstango Errepublika

Txani Rodriguez: "Kuadrillek ildo editorialak, liderrak eta espioiak dituzte, ikaragarrizko burokraziaz gain"




"Arma Txio Pum" irratsaioa abian jarri genuenean, asmo hau genuen: Asteburuan kuadrillakoekin hitz egiteko gaiak proposatzea. 

Eta gaurkoan beste urrats bat eman dugu proposamen horretan: Kuadrillez mintzatu gara. Norekin? Bada, kuadrillaz artikulu zoragarria eta eztabaidagarria idatzi duen pertsonarekin: Txani Rodriguez idazle eta kazetari arabarrarekin. 


Horra hor Txani Rodriguezen artikulua. 
Argazkia: Goizalde Landabaso

Saioa entzuteko, egin klik hemen.

Kuadrillei buruz gogoeta baieztapen honetatik abiatu dugu: Kuadrillakoa izatea eta adiskidea izatea ez da gauza bera.

Artikuluan egindako baieztapen batzuetan sakondu dugu, eta hainbat gauzei buruz hitz egin dugu:

- Kuadrillak eta egitura horizontalak

- Kuadrillak eta liderrak

- Kuadrillak eta ildo editorialak

- Kuadrillak eta erakunde zibilak

- Kuadrillak eta neskez/mutilez bakarrik osatutako kuadrillak

- Kuadrillen historia: Noiz sortu ote zen lehenengoa? Noiz izango da azkena?

- Kuadrillak eta burokrazia

- Kuadrillak eta... Zer diote Txaniren kuadrillakoek berak esandakoaz?

Onena elkarrizketa entzutea. Egin klik hemen eta entzun ahal izango duzu. 

"Arma Txio Pum" ostiralero 12:00etan ematen dugu Oiartzun Irratian, eta segituan jartzen dugu webgunean mp3an jaisteko eta entzuteko.

Martin Kitto







jatorrizkoa ikusi

2013-2020
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07