blogak

Katxonderstango Errepublika

Ttun Ttun Brigade: "Don Celes da euskaldun guztiok batzen gaituena"




Katxonderstango Errepublikako ateak bi gazteri ireki dizkiegu: Iñigo Ruiz y Ruiz eta Josu Julen López de Haro errioxarrei, hain zuzen ere. Iñigo eta Josu Julen Ttun Ttun Brigade musika taldeko kideak dira, baina musikaz bainoago euren borroka politikoaz mintzatu dira. Biei esker, jakin dugu zertan den Errioxa Euskal Herriko zortzigarren probintzia izateko borroka.

Elkarrizketa osoa entzuteko edo jaisteko (mp3n), egin klik hemen.

Hego Euskal Herriko euskaldunek jasaten duten bazterkeria salatzeaz gain, Euskal Herriko hainbat ikur auzitan jartzen ere ausartu dira Ttun Ttun Brigadeko kidak. 

Zakilixut eta Don Celes

Bistan da oso bestelako ikuspegia dutela Ipar Euskal Herriko zazpi herrialdekoon aldean. Zakilixut ulertzen ez duten euskaldun bakarrak Errioxakoak dira!




Izan ere, Don Celes CRAK hutsa da...



Errioxako izen toponimikoen euskal jatorria

Oiartzun Irratiarekin Olatz García de Cortazar Euskal Errioxako Unibertsitateko katedraduna jarri da harremanetan, eta Errioxako izen toponimokoei buruzko galderak egin dizkie. Egia ote da Logroñok euskal jatorrizko izena duela eta gaztelaniazko izena Dormirgroño dela?




DJ Alaz eta Ttun Ttun Gaztea

Oiartzun Iratian Ttun Ttun Gaztea irratiarekin zuzeneko konexioa egin dugu, eta DJ Alazek gidatzen duen saioa entzun ahal izan dugu. 



Maketo lehiaketa

Musikaz ari ginela, Ttun Ttun Brigadekoek euren ametsa zein den kontatu digute: Maketo Lehiaketa irabaztea.




Elkarrizketa bukatzeko, esklusiba mundiala! Ttun Ttun Brigadekoen azken abestia entzun dugu: "Giriak Zarautzen". Baina, horretarako, elkarrizketa entzun beharko duzu: egin klik hemen!

 


Agur eta umore, Ttun Ttun Brigade!

Egiaz edo gezurraz harago, Katxonderstango Errepublika dago: oprimiturik eta deprimiturik gabeko lurraldea.

Martin Kitto
 

Ttun Ttun Brigadeko kideei egindakoa 38. elkarrizketa da! Orain arteko guzti-guztiak Oiartzun Irratiaren webgunean dituzue entzungai. Bistaratu nahi badituzu, sakatu hemen.

OHARRA: Youtuben "Ttun Ttun Brigade" izeneko kanala dago, eta musika taldearen bideo mordoxka bat dituzue.






jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07