blogak

Katxonderstango Errepublika

Seat Kaka? Txakur-donostiak? Hori kaka-nahastea sortu dudana Euskadi Irratian!


Sekulako kakanahastea izan dut: Ez nekien Seat Kakari buruz edo txakur-donostiei buruz hitz egin behar nuen. Nolanahi ere, joan naiz Euskadi Irratiko "Blai" saiora, eta Itziar Alduntzini eta Josu Odriozolari kontatu dizkiet kontatu beharrekoak.

Lehenik, bigarren automobil euskaldunari buruz hitz egin dut. Badazikue laster Seat Donosti izeneko automobila izan dezakegula errepideetan eta kaleetan? Ze iritzi sortu dira Txioerrian automobil horri buruz?






Bigarrenik, txakur-kakei buruz aritu gara, eta performantze(?) honen egilearekin hitz egin dugu.




@Txikillana Oier Gorosabel da, eta modu horretan birziklatzen ditu euskal pastelekin batera saltzen diren banderatxoak. 

Saioa entzuteko, egin klik hemen (Nire kolaborazioa 33:00tik aurrera).

Uztail eta abuztuko ostiraletan ere aritu naiz "Blai" saioan. Hona hemen saioak entzuteko aukerak:

- Euskara inperfektuaz... Egin klik hemen (29:44tik aurrera).

- Porrotaren Museoaz, Miguel Blesari buruzko txisteez, umore beltzaz... Egin klik hemen (30:00etik aurrera).

- Dotakonez, Messi ezkondu duen epailearen adierazpen iraultzaileez, Espainiako arrain ezagunenaz... Egin klik hemen (28:00tik aurrera).

-  Realaren elastiko berriaz, Lapurdira iristen diren turistez, desazelerazioaz... Egin klik hemen (24:40tik aurrera).

Egiaz edo gezurraz harago, Katxonderstango Errepublika dago: oprimiturik eta deprimiturik gabeko lurraldea.

Martin Kitto
 





jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07