blogak

Katxonderstango Errepublika

Kau Kori Kura: "Tunokerian ez erortzen saiatzen gara"



Katxonderstanera etorri eta esan diguten lehenengo gauza hau izan da: "Delitu estetiko hutsa gara". Guk argazkia atera diegu, eta ez dira hain gaizki atera, ezta? Euren izenak Andrea Lorontzi eta David Copperfielfd II.a dira, eta Kau Kori Kura musika talde surrealistako kideak dira.

Elkarrizketa guztia Oiartzun Irratiaren webgunean duzu entzungai. Egin klik hemen entzuteko edo jaisteko.

Zer da Kau Kori Kura?

Katxonderstanen alferkeriak jota geundenez, Lorontzi andreari eta Copperfield II.a jaunari utzi diegu Kau Kori Kura defini dezaten. Erantzun zuzen bakoitzeko bost eusko eman dizkiegu, "Un, dos, tres" telebistako lehiaketaren moduan.



Barbie eta Ken

Edonola ere, Kau Kori Kura zer den asmatzen ibiltzea baino, hobe da haien bideo bat ikustea.





Denok bat etorri gara: ETBk askoz ikusle gehiago izango ditu 10 zentimetroko takoiak jantzi behar dituztenak gizonezkoak diren egunean.

Geologia eta biologia

Abesti surrealistetan surrealistena "Geologioa-biologia" da. Abestia DJ Alazek aurkeztu digu, eta Kau Kori Kurakoek abestia nola bururatu zitzaien azaldu digute.




Jotzea 

Halako batean, zuzen-zuzenean, sexologo baten mezua jaso dugu. Sexologoa oso kezkatuta zegoen Kau Kori Kurakoek Argiari adierazpen hau egin ziotelako:






Txiste txar onak

Umoreaz ari ginelarik, txisteak izan ditugu hizpide, eta txisteen multzoan "txiste txar onak". Zer dira? Bada, ez dakigu. Edo bai?



Pintxo potea

Bukatzeko, pintxo poteaz ere hitz egin dugu.




Surrealismoaz eta absurdoaz asko hitz egin dugu, eta ondorio honetara iritsi gara: errealitatea baino gauza surrealista eta absurdoagorik ez dago. Bestela, ikusi argazki hau:


Pintxo potea txakurrentzat. 1,95 euro.
Zure txakurrak ere merezi duelako.

Argazkia: http://cadenaser.com/emisora/2016/04/08/radio_bilbao/1460114309_154517.html

Ustekabeko bisita ere izan dugu: Urkullu etorri zaigu, Ttun Ttun Brigaderen eskutik. Zertara etorri zaigun? Erantzuna jakiteko, elkarrizketa entzun beharko duzu: egin klik hemen!



Agur eta umore, Kau Kori Kura!

Egiaz edo gezurraz harago, Katxonderstango Errepublika dago: oprimiturik eta deprimiturik gabeko lurraldea.

Martin Kitto
 



Kau Kori Kurari buruzko informazio gehiago dago toki hauetan:

- Argiari egindako elkarrizketa

- Kau Kori Kuraren bideo-klipak youtuben 


Elkarrizketa hau gustuko izan baduzu, Oiartzun Irratiaren webgunean dituzu beste 40! Sartu hemen, eta aukeratu gustukoena!

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07